At 13:56 12/09/2005, you wrote:
Oierrek:
> Niri ordea iruditzen zait horrelako gordinkeriek gertaerak gehiegizko
> sinplekeriaz laburbiltzeaz gain ez dutela gatazkak dituen ezaugarriak
> bere konplexutasunean ulertzen laguntzen.

sinplekeria, kartel hau: ZUEKIN, INOIZ EZ.

Inoiz ez, errez esaten da, baina epe luuuuuuuzea da benetan.

Ni sinplekerixan jausita nago. Atzo lagunartean, batekin baino gehiago komentatu neban, Pedreñari Kontxako estropadan pasautakua lapurretia pentsau jatala, batetik, eta bestetik, lapurretiari probetxua etara zetsana sikiera beste bat izan balitz, baiña Hondarribia...

Ez batek eta ez bik, lagunarteko gehixagok iritxi berdina.

Gatazka hau gainditzeko ezintasunian, eragin politikuan faltia larrixago ikusten dot oiñ, neure sinplekerixia baiño. Eta eragin politikuan falta horretan EAJk dauka erantzukizuna momentu honetan. Milaka boto batzuk jokuan dare eskualde horretan, imajinatzen dot. Legebiltzarrak izendatutako Arartekuak argi esaten dau, eta azaltzen da, eta Jaurlaritzak eratutako Emakundek argi esaten dau, eta haren ordezkarixak agertzen dira, agertu beharrekuekin. Baina Jaurlaritzan eta Legebiltzarrian indar gehixen (herritarren konfiantza gehixen) dakan alderdixak ez, ezikusi eitten dau.

Jauregi alkatiak ez daka lotsarik Jaurlaritzaren erabagi bat kritikatzeko (Barne Sailarena)... Tela beltzezko apartheida ondo pentsatzen jako hori, ostera, eta inork ez detsa ezer esaten.

Eta Jokin Zeberioren suizidioaren urtemuga gañian. Klaro, ez daka harremanik gauza batak bestiakin.

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to