Amatiño:
Gipuzkuan esaten juek: "Gogorik gabe", "dirurik gabe". Ondarruan: "gogorik
barik", "dirurik barik". Eibarren, ostera, "gogo barik", "diru barik".

Seguru zare holan dala? Eibarren behintzat, bixetara entzutzen da, eta esango neuke Ondarruan be antzera izango dala. Hiztunak eta egoeriak zeresan haundixa daka holako redundantzietan.

Eibarko adibide pare bat (lehelengua benetan argigarrixa):

-----

Baiña gizonak, bihargiñak, alkar ikusten ziran: bata fraka barik eta beste bat kaltzetin barik eta beste bat zapatarik barik edo txamarra barik.

Ta zelan saratuta zeuan, ha bedarra... Neguan ez da igartzen bedarra, udan bai. Zuluan sartu ta gero bigarren bueltan ha bedarra tapau eitten dau goldiak ta gero geratzen da bedarrik barik garbi-garbi-garbi. Ta goldatutakuan, garixa ereitten da, enjeneral, aitta izaten da, garixa ereitten dabena.

Lehelengo entierro zibilla ein zanian diktadurian denporan, neri esan desten moduan, bastante larrixa izan zan. Alde batzuetatik hor, Eibar kanpotik, kanposantura eta, zaratarik barik.

O sea que bala rekargauak, hamendixik horraxe be ez dau botatzen! Bertan gelditzen da balia indarrik barik eta direkziño barik, ondo kargau bariko balia.

-----------

Zelan dok "Badihardugu" elkartian herrixetan? Ondarruan ala Eibarren moduan?

Galdetuko dot.

Asier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to