(erantzun korporatibista)
Nobelak irakurtzea, edonola ere, ez da derrigorrezkoa. Ipuin-liburuak hortxe
daude, esate baterako...

Iban.

Mikel Elorza escribió:

> Luistxo, bazakiat probokazioaren uretan oso ongi nabigatzen duala, ez
> beharbada Interneten bezain ongi, baina hor nonbait; oso ondo. Hala ere,
> probokazio karga kenduta hire mezuari, iruditzen zaidak ez duala gauza
> handirik behar hire literatur premiak asetzeko. Onak dira Telezaborraren
> testuak, dudarik ez, baina handik aurrera... Eta gaztelaniazko testu hori,
> barkaidak iritzia, testua bera arrunt samarra iruditzen zaidak. Bloga akaso
> ona izango duk, baina testua...
> Eta galdera bat, zergatik ez duk euskarazko nobelarik irakurtzen? Euskaraz
> direlako? Edo ez duk beste inongo hizkuntzatan nobelarik irakurtzen? Txarrak
> asko zaudek, baina on eta interesanteak ere bai.
>
> Mikel
>
> ----- Original Message -----
> From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
> To: <eibartarrak@postaria.com>
> Sent: Monday, October 03, 2005 11:17 AM
> Subject: [eibar] euskal literaturaren gailur berriak
>
> >
> > Bakoitzak literaturaz bere iritziak, gustoak eta plazerrak ditu. Nik
> > aspaldi ez dudala euskarazko nobelarik irakurtzen, adibidez. Hortaz, ni ez
> > naiz hemen lezioak emateko onena. Gabiria, Mendiguren eta beste batzuk
> > baditugu, eibarnauta ondo jantziak, eta irakurtzen ez diedala jakiten
> > dutenean... enfin, haserretu bitez!
> >
> > Baina, bai, nire gustoak ditut. Duela gutxi aurkitu nuen berriro
> literatura
> > Interneten.
> >
> > >mirar este es el teo ke estaba ai nikeando la peña a ber ke beia porke el
> > >teo es el enkargado de los chanchullos de kuando salimos de marchuki para
> > >tener to preparao nen nosotros somos komo profesionales ai kon nuestras
> > >funciones to wapas nen me siento to orgulloso de ser de los kristales
> > >porke los de los kristales somos los putos amos toda la peña nos tiene
> > >respeto porke sino saben ke kobran
> >
> > Bakala007 irakurri nuenean, http://bakala007.blogspot.com aho zabalik
> > geratu nintzen. Ez nuen holakorik sentitu, duela 20 urte Raymond
> > Queneau-ren Ejercicios de Estilo liburudenda batean aurkitu eta erosteko
> > premia sentitu nuenetik. Queneau berri bat da Bakala007, mundu baten
> > deskribapen perfektua, lengoaia bihurrituz beti, formato apurtzaile bat...
> >
> > Euskaraz Interneten aurkitu dudan (nere gustoko) literatura onena
> > Telezaborran aurkitu dut. Aurtengo udan, bereziki, halako inspirazio fase
> > bat pasatu zuen egileak, post batzuetan gailurrera iritsi zelako nere
> ustez.
> >
> > Ez didazue esango hau ez dela jeniala,
> > http://blogs.ya.com/telezaborra/200506.htm#158 orritik kopiatzen dut
> osorik
> > hona:
> >
> > >Tienes pareja para el baile de primavera?
> > >
> > >Gaur San Juan gaua.
> > >
> > >Jai hauen harira beti akordatzen naiz USAko institutuekin. Bizitzan bete
> > >ezin izango dudan amets horietako bat, USAko High School bateko jaian
> > >egotea. Seguru gaur gauean jai haundiak egongo direla hango
> institutuetako
> > >kiroldegietan.
> > >
> > >Nire plana:
> > >
> > >1) Jaia baino astebete lehenago lagun batek galdera egiten dizu: "Ba al
> > >duzu bikoterik San Juan jairako?"
> > >2) Cheer-leaders taldearen nagusiari nire bikotea izateko eskatzen diot,
> > >baina ezetz esaten dit, futbol taldeko kapitainarekin joango dela.
> > >3) Institutuko egunkariko neska polit bati eskatzen diot, eta baietz
> > >esaten dit.
> > >4) E eguna iritsi da. Aitak bere autoa uzten dit Katteren bila joateko.
> > >Egun berezia da, eta ez dut amaren kotxe zatarra eraman beharko.
> > >5) Katteren etxean nago, bere gurasoei oparitxoa eman, eta Katte
> > >eskaileretatik bajatzen ikusten dut.... polita baino politagoa da.
> > >6) Kiroldegira goaz, jaia han ospatzen baita.
> > >7) Dantza eta pontxeekin gaua pasatzen da.
> > >8) Kotxea hartu eta parking batera joaten gara txirriak egitera.
> > >9) Amodioa egitera goaz, baina biok konturatzen gara oraindik ez gaudela
> > >prestatuak hori egiteko. Prest gaudenean jakingo dugu, eta orduan egingo
> > >dugu. Bitartean ez dago presarik.
> > >10) Bukatu da istoria.
> > >
> > >Txorrada bat da? Bai, baina 5000 euro pagatuko nituzke 18 urte eduki eta
> > >hori egin ahal izateko.
> >
> > Beste pieza batzuk, antologiarako:
> >
> > http://blogs.ya.com/telezaborra/200506.htm#161
> > http://blogs.ya.com/telezaborra/200506.htm#152
> > http://blogs.ya.com/telezaborra/200507.htm#167 (honen haritik, CSIko zoom
> > pixelatu eta tranposoarena ere gogoratu dut, baina ez dut aurkitu)
> >
> > eta gainera, ilustratuta! blog batean argazkiekin, doan, anonimoki y a
> > joderse nen las putas editoriales
> >
> > Orain Eibar.org-en: http://www.eibar.org/blogak/telezaborra
> >
> > Luistxo
> >
> >
>
> ----------------------------------------------------------------------------
> ----
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>   ------------------------------------------------------------------------
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to