Serafiñek: <Eibartar batek baiño gehixagok esango gendukek "zutenik"; baiña <gramatikarien esanez, BERRIAren azalekua zuzena dok eta guk esango <gendukiana okerra. Begiratik Zubiritarren "Gramatika osoa: perpaus <konpletiboak, 6.3.1.1. -LA /-NIK".
-- Uste juat, Axularrek esango leukian moduan, hondarrik bako itsasuan sartu naizela... Halandabe, Leireri jaten emoten jarraitzeko baiño ez bada be: 1. Nik gramatika gitxi jakixat. Imanol Laspiurren eskutik oin dala 40 urte ikasittako Azkue, Altube eta Umandin eskolakua nok. Ez jakixat Zubiritarrak nor diran be. Ez juat euren gramatikarik ezautzen. Lotsagarri xamarra izan arren, ezta entzun be gero¡ Horretara, bistan danez, ez najaok gramatika-kontuetan bape erreziklauta. 2. -na, -nik eta -la honek atzizkixok belarrira edo eritxira jakiraz. Eta honetan be nekez esan neikek ezer ganozkagorik, hire belarrixa eta eritxixa neriak baiño "zaharrauak", eibartarrauak eta landuauak diranezkero. 3. Baiña, halandabe, beti uste izan juat erderatik urriñen erabiltzen diran euskal formak kontu apurren bat merezi dabela eta, zentzun honetan, uste juat -na (eta ez -la) atzizkixa Bizkaixan Gipuzkuan baiño hobeto eta sarrixao erabiltzen dala. Eta gu, eibartarrok, gehixenetan letxe, batzuon eta bestion erdixan. 4. Adibidez. Nere inguruko bizkaittarrok hamarretik hamarretan esaten juek: "Badakit etorri zarana". Eta nere inguruko giputxok, ostera, hamarretik hamarretan: "Badakit etorri zerala". Eta, aukeran, nik nahixao lelengua. Asteburu honetan ikusiko juat zer jiñuen Azkuek eta Altubek. 5. Portzierto, atzokua bialdu ostian konturatu nintzuan BERRIAk berak, albiste berberian, era bixak erabilli zittuala. Azalian: "Jasaten zuen jazarpenaren berri zutela ezin frogatu" eta barruko orrialdian, barriz: "ezin da frogatu jasaten zuen jazarpenaren berri zutenik". Zera, azalian Zubiritarren gramatikia nausi eta barruan, ostera, Azkuena. Amatiño Amatiño(e)k dio: >Gaurko BERRIAren azalean: > >'BULLYNG'-A. Lau arduradunek ikasleak jasaten zuen jazarpenaren berri >zutela ezin dela frogatu dio Irungo Epaitegiak". > >Bizkaian "jazarpenaren berri zutena ezin frogatu" esango lukete eta >Eibarren, seguru asko, "zutenik". Goiko hori, berriz, gipuzkeria samarra... >Ala ez? > >Amatiño > > > > >----------------------------------------------------------------------- >- > >_______________________________________________ >Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com > >http://www.eibar.org/zerrenda > >harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > >
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]