Amatiñok:
> -- Uste juat, Axularrek esango leukian moduan, hondarrik bako itsasuan
> sartu naizela... Halandabe, Leireri jaten emoten jarraitzeko baiño ez
bada be:

--Ze esamolde politta. "arenas movedizas" esateko erabiltzen dozu?
Eskerrik asko nere etorkizunian pentsatziagaittik

>  Ez jakixat Zubiritarrak
> nor diran be. Ez juat euren gramatikarik ezautzen. Lotsagarri xamarra izan
> arren, ezta entzun be gero¡ Horretara, bistan danez, ez najaok
> gramatika-kontuetan bape erreziklauta.

--Gramatikia, beti bera da. Jakin be ez dozu jakin bihar zeintzuk diran
Zubiritarrak. Hori irakasle eta itzultzaillien munduan gelditzen da.


> 3. Baiña, halandabe, beti uste izan juat erderatik urriñen erabiltzen
> diran
> euskal formak kontu apurren bat merezi dabela eta, zentzun honetan, uste
> juat -na (eta ez -la) atzizkixa Bizkaixan Gipuzkuan baiño hobeto eta
> sarrixao erabiltzen dala. Eta gu, eibartarrok, gehixenetan letxe, batzuon
> eta bestion erdixan.

--Bizkaiko formia da. Gipuzkeraz ez da erabiltzen; konpletibetan, jakiña!

> 5. Portzierto, atzokua bialdu ostian konturatu nintzuan BERRIAk berak,
> albiste berberian, era bixak erabilli zittuala. Azalian: "Jasaten zuen
> jazarpenaren berri zutela ezin frogatu" eta barruko orrialdian, barriz:
> "ezin da frogatu jasaten zuen jazarpenaren berri zutenik". Zera, azalian
> Zubiritarren gramatikia nausi eta barruan, ostera, Azkuena.

Ia jiratzen doten EGLU VI, bertan dana agertuko jaku
leire, gramatiketan murgilduta
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to