Baina Bilbotik bueltatxoren bat emongo zendun gitxienez, ezta?
julen

Gitxi. Eguraldi txarra be bai. Hoteleko Fitness zentruan giro hobia ;-)

Pare-pareko zentro komertzial barri eta kutre samarra ikusi genduan. Zinera joan giñan Deustuan, Renoir zinemak. Lehen-lehengo zine bat da hori, oin barriztuta sala txikixauekin eta frankizia izenakin (Renoir). Zubiarte zentro komertzialeko ziniak be frankizia izena dake: Coliseo Cinemas.

Eibarko Coliseo zaharra itxita... eta hortik frankizia bat.

Pelikula politta ikusi genduan. http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/453
The English Patient gustau bajatzun, negar egin bazenduan, hau be gustauko jatzu, eta negar egingo dozu: The Constant Gardener.

Euskerazko kritika bat zine-blog euskaldun bakarrean: http://www.goiena.net/blogak/zinema/36 (ez dakit zergattik jartzen dittuen izenburuak espainolez, etxata gustatzen bape bape). Bertsio orijinalak behar dittugu, azpitutulu bikoitzekin, espainolez eta euskeraz.

Luistxo






_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to