----- Original Message ----- From: <[EMAIL PROTECTED]>
To: <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Wednesday, November 23, 2005 12:54 PM
Subject: [eibar] jardun aditza


Zalantza existentziala. Zuentzat esaldi hau ondo dago "trenak aillegatzen
dihardu"? eta "bentanatik jausten ziharduela, oihu bat bota eban"?
Aditz intransitibuekin erabilli leike? badakitt eurixa eta edurra
diharduela, baiña ....baiñak ortuan
leire, ezer ez dakidala baiño ez dakit

Leirek bota zeban eta erantzun barik geldittu zan, eta neri interesatzen jatan. Erantzunan zain, erantzunan zain... eta ez dator. Jardun aditzarekin batera badago beste aditz trinko bat, nire ustez, zaharrok gaztiok baino dezente gehixago erabiltzen dabena eta gainera kontestu eta adiera agian zertxobait diferentean: erabili, darabizu... Hau idazten nebilela Santo Toribioren lexikoia begittu dot, adibide bi dakaz, horretako bat nik esaten dotenan haritik datorrena: "Erabillizu umia zibiri-zaurian / Anda el niño en el columpio" ((eta nik beti "kolunpioa" esaten)). Ez dakitt Asierren-eta Eibarko euskararen batuaz eskribidutako biblia ;-) horretan ezer kontauko danik, baina erosi bittartian, Eibartzaindiko eta bizkaieratzaindiko inork ezer komentatuko dau???

   Neuk be Leirek moduan, ezer ez dakigula jakinik.
Imanoltxu.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to