Ba neuk neure buruari erantzuten:
 
Gotzon Garatek, Argia 2006-III-26an:
 
    "Orain Hegoaldean batez ere, etengabe entzuten ditugu "neska elgoibartarra", "euskaldun frantsesa", "haize nafarra" eta horrelakoak. Gaztelaniaren eraginez. Gure gurasoek eta oraingo baserritarrek ez zuten sekula horrelakorik esango. Beti "elgoibartar neska", "frantses euskalduna", "nafar aizea"... esango zuten.
 
    Bai? horrelaxe pentsatzen duzue? "neska elgoibartarra" txarto eta "elgoibartar neska" ondo?
--------------------------
    - Antzeko adibide bat ikusi dot gramatika batean, batean, ez detsat tituluari larregi erreparatu, eta justu bixetara esan zeikeala ziñuan, ondo zeguala bai "neska elgoibartarra", bai "elgoibartar neska".
    Eta gero nire patrikatik atarata: "frantses" eta "euskalduna" ez dira bixak gramatikalki kategoria berekuak?? Orduan bardin-bardin esan leike "frantses euskalduna" edo "euskaldun frantsesa", diferentzia, izatekotan, esan gura dan horretan edon leike, baina gramatikalki bixak zuzenak. Diñot.
    "Nafar aizea" edo "aize nafarra"... hor ez dakit duda gehixago ez doten, baina gramatikalki ez da "neska elgoibartarraren" kasu bera?
 
    Eta horren ondorioz: Gotzon Garate, izena bai, baina izenangatik be dena sinistu behar?
   
    Imanoltxu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to