Bai, Imanoltxu. Bat natok hik esandako guztiaz. Baiña nere galdera beste bat zuan: -- Zein egunkari dok hiretzat serixuagua?
Lehen esan dot "norberaren ikuspuntuaren arabera" dala, eta ondorioz Amatiñoren galdera bihurtzen da: "Zein da zure subjetibitatea"? Neri El Jueves oso serixoa begitatzen jata. Eta Berria. Baina horrekin nire subjetibitatea baino ez dotzut kontatzen. Espainiatik kanpo galdetuko balitz zein dan Espainiako egunkaririk prestigiotsuena, edo agian serioena, izan leike El Paisek irabaztea. Eta niretako ez da batere serioa, partedeguerra hutsa.
Ez dotzut zure subjetibitateaz galdetuko. Imanoltxu. -------------------------------------------------------------
Imanoltxuk: --"La Vanguardia" bezalako egunkari serioak..." Egunkari batzuen "seriotasuna"... Izan leike ni esijenteagoa naizela, baina nik periodiku kontuetan garestiago saltzen dot "serio"
adjetiboa.
Amatiñok -- "La Vanguardia" ez da ideologiaz nik egunero erosiko nukeen egunkaria baina, Estatuan onenetakoa eta serioenetakoa denik ezin uka. Edo beste modu batez esanda, zein litzateke zuretzat serioagoa?
Egunkari kontuetan dena da norberaren ikuspuntuaren arabera: HBkoentzat, edo Garako irakurleentzat, Gara da serioa; PNVkoentzat, edo Deiako irakurleentzat, Deia da serioa; PSOEkoentzat, edo El Paiseko irakurleentzat, El Pais da serioa; PPkoentzat, edo euren irakurleentzat, La Razón eta Correo Española dira serioak; euskaldunontzat, edo euskal abertzaleentzat agian, Berria izan daiteke serioa. Periodiku guztiak euren trintxeratik dihardue, ziharo emanak dira borroka ideologikora. La Vanguardiaz dihardugula, kontratatu dittuezen iritzi emaileen ideologia -hau da periodikuaren edo periodiku jabeen ideologia- ez guztiena, baina bai gehixena, eta are gehiago guztien artean osatzen duten mosaikoaren kolorea, garbi dago: eskuma espainolista. Garbi dago ez dala ez ezkerrekoa ezta katalan abertzalea. Halako PP moderatu bat, Piquek bultzatu nahi omen duen estilo horretakoa. Jakina, Euskal Herriko PP edo Correo Españolarekin konparatua, moderatuagoa, baina ez beste lerro batekoa. Detaile bi: a) Zeintzuk kontratatzen dituzte Euskal Herriko gaietaz berba egiteko "aditu" moduan? Sekulan ez euskal abertzale bat, beti eta bakarrik ""konstituzionalistak"". Abertzaleenak -EAEko sentzibilitate nagusia- hala esan baleike, Joseba Arregi edo Euskadiko Ezkerran ibili zan luze hori izan leikez. Eta kitto. Garbi dago, ez dago batere asmorik EAEko euskal abertzaletasunari bere pisu sozialaren araberako espaziorik emoteko. Ezta urrik bez. b) Zuk badakizu Kataluinian badagoela halako famoseteen taldetxo bat alderdi espainolista berri bat sortu (nahi omen) duena, PSCa baino nabarmen espainolistagoa. Labur esanda, eta lore linguistikoak alboratuta, PP bat -homosexualen ezkontzetaz arduratzen ez dana- baina PPren sigla barikan, sigla horrekin Katalunian ez dalako pipa bat saltzen bez. Taldetxo horretan baten bat ezaguna da artista moduan (Boadella), eta beste batzuk periodikuan idazteagatik. Zer periodikutan? La Vanguardian. La Vanguardian idazteagatik dira ezagunak, ze, Katalunian, beste batzuk moderatuagoak izateaz gain, espainolista amorratuenak hor kontratatu dituzte. Horrek ez dabe ez El Periodicon ezta Avuin ezta beste inon bez agertzen. Hortxe eta bakarrik hortxe daukate euren pulpitoa. Nik horixe ikusten dot, zuk beste zeozer ikusi zeinke. Muxuak. Imanoltxu. -------------------------------------------------------------------------------- _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]