Amatiño wrote:

>Garik: 
>
><Asmatu?  Gehiegitxo, ez?  Irudia Internet bidez bidaltzearena aspaldi
>asmatu zen.
>-- Seguru gero "asmatu" ez dela izenik aproposena. Landu, ezarri, aplikatu,
>bideratu, indarrean jarri...
>
>Dena dela, honetaz bai ez daukadala hirekin eztabaidatzerik. Nik jakin
>bazekiat irudia internetez bidal daitekeena baina, nonbait, kontua
>konplexuagoa duk. Eta nik ezin deuat azalpen gehiago eman. Hala ere, hik
>nere konfiantza duan moduan, beste hori kontatu didatenak ere nere
>konfiantza merezi dik.
>  
>
Ba... hori izango da. Egongo da sekreturen bat tartean, ze kanuto egokia 
eduki ezkero (horixe izaten da arazoa), arazorik gabe transmititzen da 
bideoa Internetez. Froga Telefonicaren Imagenio zerbitzua da. Zerbitzu 
honi esker telebista ikusi daiteke Internet bidez "a demanda". Ez dakit 
norbaitek erabili duen eta nola dabilen, baina horixe da teorian 
behintzat egunero saldu eta instalatzen dutena.

>Horrez gainera, ulergarri ere baduk TVEn edo horrelako telebista
>handi-mandietan diruari askorik ez begiratzea. Baina, zergatik ez dik
>horrelakorik inork erabiltzen telebista pribatu eta txikietan. Horren erraza
>eta logikoa baldin baduk, zergatik ez dik orain arte garapenik izan? 
>  
>
Agian inertziagatik. Ohiturak aldatzea asko kostatzen delako. Faxarena 
aipatu nuen, bideoarekin berdin. Lehengoan ETB1ean erreportai enlatatu 
bat ikusi nuen, kazetarien bizitza eta abar. Berriako Rubgy espertoa 
ikusi beharra zegoen sagua portatil batera lotzeko zer nolako lanak egin 
zituen, azkenean ez lortzeko gainera. Eta hori egunero portatilean 
idazten duen batek. Gainera nabari zen ez zela entxufearen arazoa, 
konektorea behin eta berriz biratzen bait zuen, ea txiripaz sartzen ote 
zen, eta horrela inposiblea aizu!

Eibartarrak zerrendakoak abangoardia gara. Leire da bere euskaltegiko 
esperto informatikoa, Imanoltxu bibliotekarioen hackerra, eta Elena bere 
eskolako gurasoen elkarteko informatika kudeatzailea. Hori zuek dakizue 
nik baino hobeto. "Rome wasn't built in one day"

Bestalde, beti denboraz justu edo makinaria ezin gelditu dabiltzan 
sektoreetan (telebista, bankuak edo baita produkzio handiko fabriketan 
edo NASAn) are kontserbadoreagoak dira aldaketak egiteko orduan, 
zerbitzua eteteko arriskua bait dago.

Baina gustora jakingo nuke zertan datzan hemen inguruko tekniko horrek 
egin duen innobazioak. Zerbait gehiago jakin ezkero, kontatu.

>Are gehiago. Horren erraza baldin baduk zergatik ez dik Codesyntaxek
>aplikazio hori lantzen eta merkatuan sakabanaturik dauden milaka
>herri-telebistei eskaintzen?
>  
>
Badagoelako sektore horretan enpresa asko lanean. Bat Eibarren adibidez, 
Juan Gisasola kalean, Xania taberna parean, Streammedia izena dute. 
Gainera gaur egunean eskura dauden medioekin are gehiago. PatxiTrapero 
Telebista ikusi besterik ez dago: 
http://patxitrapero.blogspot.com/2006/05/bilbon-egunpasa-iii.html  
Horrelako telebista produkzioak egiten ditu ordu libreetan hiru 
seme-alaba dituen udaltzain batek.

>Baina, tira, hasieran esan bezala, nik ez zekiat honetaz ezer. Baina
>ikasteko gertu niagok.
>  
>
Bale, ba hona hemen nere bideo baten transmisio froga. Fraga 
euskararengatik gaizki esaka:

http://www.youtube.com/watch?v=cMKjV4aMQPE

Kalitatea ez da profesionala, baina hori mega eta kanuto kontua da, 
besterik ez.

Gari


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to