Josu Mendicute wrote:

>"Mendicute eta Mendikute
>Jatorri etimologikoaren inguruan
>  
>
Aupa Josu,

Ezer baino lehen esan bihar dut, norberaren izena nola den zehazteko 
gaitasuna, norberak edo gehienez gurasoek izan beharko luketela, eta ez 
kanpoko administrazio edo instituzio batek. Zuk Mendicute jartzeko 
erabakia hartuta badaukazu, hori errespetatu besterik ez daukagu.

Baina iritzia galdetzen baduzu, nere ustez garaian garaikoa egin behar 
da. Eta ez nabil esaten izenak aldatu behar direnik. Gauza bat da izenak 
aldatzea eta beste bat da grafia moldatzea.

Gauza jakina da ertaroan grafia (eta kasu askotan ahoskatzea ere) 
desberdina erabiltzen zela. Adibidez, 1513an "Eybar" idazten zen, eta 
auskalo nola ahoskatu. Lehenengo Éibar eta gero Eibar esateagatik ez 
diogu inori traiziorik egin, izenaren idazkera modernizatu besterik ez 
da egin.

Nolabait esateko, moda kontu bat besterik ez da. Demagun hemendik 200 
urtera modak guztiz desberdinak direla eta denok idazten dugula grafia 
arabiarraz, haien kultura nagusitu delako gurean. Zure oinordekoek 
jarraituko dute Mendicute "grafia zaharkitua" erabiltzen? Ez dira 
"*Felipe Juan Froilán de Todos los Santos de Marichalar y de Borbón" 
izena bezain *anakroniko geldituko? Zuk zure aitonaren estiloko trajea 
erabiltzen duzu igandetan jantzita?  Ba berdin.

Eta kontuz! Nik ez dut esaten Mendikute denik Mendicute baino 
modernoagoa, hori zure erabakia da, zein erropa jantzi nahi dozun 
bezala. Nik esaten dudana da honelako gauzak ez hartzeko hain larri. 
Saiatu iturriei traiziorik ez egiten (ez aldatu guztiz abizena) eta 
momentuan egokiena iruditzen zaizuna egin, konplexurik gabe.

Gari


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to