At 01:13 31/05/2006, you wrote:

>"Mendicute eta Mendikute
>Jatorri etimologikoaren inguruan
>
>Betidanik C-rekin idatzi izan dot nere abizena, Mendicute. Horrela irakatsi
>zidaten ofizialki horrela dudalako. Eta horrela dut aitak horrela zuelako.
>Eta bere aitak. Eta aitonaren aitak. Horren aurrerakorik ez dut ezagutzen.
>
>Agian aitonaren aitonak edo bere aurrekoek K-z idatziko zuten eta
>espainolismoak C letra ekarri zion nire birraitonaren abizenari. Ala agian
>Mendicute C-rekin zen eta euskalduntasun nahiak ekarri dio K azken mendean?

Grafiaren eboluzioa da kontua... euskararen kasuan, grafia propio baten 
sorrera azken mende honetan. Zergatik idazten duzu ergatibo pluralean 
'aurrekoek' J.A. Mogel batek 'aurrecuac' idatziko lukeen lekuan? Ba 
ortografiaren eta beste kontu batzuen estandarizazio bat gertatu delako.

Izenetan ohiturak ere aldatzen dira, begiratu zure arbasoei ea Josurik 
dagoen han. Zalantzazkoa. Jesús, Luis Alberto... holakoak estatistikoki 
probableago.

Eta hainbeste atzera jo barik ere, inoren jatorri zehatzetan sartu barik, 
gutako gehienon arbasoak, duela 200 bat urte, analfabetoak izango ziren 
gehienak. Ez C eta ez K. Apaizak jarriko zien C bataioarekin elizako 
liburuetan. Eta Eibar ingurukoak baziren, euskaldun elebakarrak ere izango 
ziren, seguruenik.

Luistxo 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to