Araolazatarrok ere gure abizena euskarazko grafia arautuan Araolatza idatzi beharko genuke. Juan San Martinek aipatu izan zigun hori behin edo behin, baina berak ez zuen sinatzen Jon Done Martin. "Saratsuak" aipatutako euskaltzainen abizenak (Haritschelhar, Zavala, Diharce) benetan argigarriak dira eta Piarres-ena ere ez da makala: Charritton. Horiek guztiak euskaltzaindiaren gunean bertan horrela datoz: http://www.euskaltzaindia.net/erakundea/index.asp?gaia=osokoa&hizkuntza=eu
Orain euskaltzain urgazle izan dutenetako batek ondo asmatu zuen bere kartak jokatzen. Múgica zuen abizena DNIan eta Euskaltzaindiaren agiria lortu zuen Mujika jartzeko. Hori egin ondoren Euskaltzaindiak izendegia berritu zuen eta Muxika jarri. Orain Múgica gehienek nahiago dute erdaraz idatzitako abizena izatea Muxika-ra aldatzea baino, baina urgazle berriari Mujika hori kenduko dionik ez dago... Berrian ere gauza kuriosoak gertatzen dira. Maya abizeneko dantzariari buruz ari direnean Jon Maia idazten dute, baina dantzariak artikulua idatzi eta sinatzen duenean Jon Maya jartzen du. Eta tokatu da berak artikulua idatzi eta bere burua aipatzea... oier Asier Sarasua-k idatzi du: >Leirek: > > > >>Grafixia gauza arbitrarixua da, persona batzuk erabaigitzen dabena, eta >>bestiok onartu! >> >> > > >Animo Mendicute! Kasorik bez iñori. > >Euskaltzainburu ohi Jean Haritschelharrek eta gainontzeko kidiak >(Zavala, Diharce...) euren izenak euskaldundu arte, gora Mendicutum. > >Nik be holaxen darabilt nere izena, erdera ederrian, "Sarasua", eta ez >Euskaltzaindiak diñuan "Saratsua" euskaldunian. > >Zerrenda honetako lurker Sarasola Saratsola bihurtu arte, nik neuk be >tinko eutsiko detsat neriari! :-) > > > >Asier > >_______________________________________________ >Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > >http://www.eibar.org/zerrenda > >harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
