Josuren 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 puntuei erantzuna:

1.- Globalizaziñuan aurrian postura bat emoidazue AHT, makro-portu, 
autopista eta abarrik gabe.
 

Lehendabizi Josu, globalizazioa bera ulertu beharra dago, eta luzeegi joko luke nire iritzia esplikatzeak. Baina tira, azalpentxo bat ahal den laburren, zerrendako aspertze alarmak jo ez dezan.

Esanguratsua dena da, kontzeptu hori lehen aldiz 1980an Global 2000 Informearekin (James Carter presidenteak enkargatuta) erabili zela planeta osoko adierazle bezala. Ingurumenaren kaltetze abiadurak kezkatuta, planeta osoaren egoera globalki aztertzen zen. Informearen ondorioak larritzekoak izan ziren oso, eta ingurumenarekiko sentsibilitateak gora egin zuen, estrainekoz ekologista mugimendu minoritarioetatik kanporantz gizarteratu zelarik.

Atzetik, errealitatea. 1981ean zientzilari britaniarrek Antartidako ozono geruzaren zuloarena plazaratu zuten (itxuraz 1970etik urtero sortzen zena). 1990ean beste zulo bat Ipar Poloan. Desertizazioak gora etengabe, neurri barik. 1986an Txernobilgo istripu larria. Nekazaritza kutsatzailea, petrolioarekin batera (XX.mende erdialdean booma). Etxebizitzen eraikuntza kutsatzaileak (gezurra badirudi ere, egun den jarduera kutsatzaileenetakoa). Orain gutxi kaleratutako beste informe batek 2050erako Afrikako desertuaren muga iberiar penintsularen iparraldetik gertu kokatzen du.

Gaur egun globalizazio kontzeptuak adiera ezberdinak ditu, ingurumenarekiko sentsibilitatetik urrun. Globalizazioa existitzeko arrazoi nagusia, ekonomia da. EKONOMIA FOSILA. Globalizazioa horrela sortua baita, fosilen kudeaketaren poderioz. Energia iturriak, fosilak: ikatza, petrolioa, gasa, uranioa. Industriaren lehengai nagusiak, fosilak: mineralak, petrolioa. Panorama honekin...energia iturriak eta lehengaiak munduaren punta batetik bestera garraiatu behar dira. Hori bai, prozesu osoa herrialde aurreratuetatik kontrolatzen dela, militarren boterearen eta multinazional erraldoien eskutik. Teknologiaren ehuneko ia ehuna, lehendabizi militarren eskutatik pasatu da eta ez da gizartera pasatu beraiek horrela nahi izan arte, edo multinazionalekin adostu arte, azkenik kontsumo gizartera helduz.

Globalizazioaren bultzatze arrazoietatik fosilak ez diren bakarretakoak pertsonak dira, horietako gehienak esklabuak, edo eskulan merkea deitzen dena. Normalean, herrialde pribilegiatutan bizi garenok, kontsumitzaile nagusiak, baino lehenago fosiltzen direnak. Eta "normalean" jarri dut ze gaur egun geure inguruan gaisotasunek gora egiten baitute, alergien gorakada exponentziala, minbizi kasuak, gaisotasun autoinmuneak, degeneratiboak edo arraroak askotan umetatik hasita eta abar. Gure teknologiak eta jakituria ezak kutsatzen gaituzte. Askotan gure etxeak edo lantokiak berak erasotzen gaitu, norabide ezberdinetatik: kutsadura elektromagnetikoa, materiale toxikoak, erradioaktiboak, energia telurikoak, airearen kalitatea eta abar.

Azken urteotako gerra potente guztiak fosilen kontura izan dira, albistegietan gobernutaz, diktadurataz, talibanetaz, etniataz eta beste kontu batzuetaz hitzegiten badigute ere.  Aipatzekoak, Yugoslavia ohiaren lurraldeak daukan kokaleku estrategikoa Europarako fosilen sarrerarako, Afganistan (gas biaduktoak...) Irak-Kuwaitt-Iran (petrolioa),  Kongoko Errepublika (coltan)...Etorkizunean oso posible da uragatik ere gudateak egotea.

Gero errekurtso horiek, herrialde aurreratuak aberasten dituzte eta herrialde pobreak geroago eta gehiago pobretzen. Gaur egungo Afrika, duela hogei urtekoa baino pobreagoa da. Banku Mundialak denbora horretan Afrikako barne produktu gordina igo egin dela dio, eta Afrika aberatsagoa dela...baina gezur borobila da, ez baititu per capitakoa (populazioa BPG baino gehiago hazi da ) eta aberastasun banaketa kontutan edukitzen, ezta errekurtsoen agortzea ere. Hauena bai datuak nahastea.

Munduan gosea dagoela? Ba herrialde aurreratuetan bizi diren maskotentzako janari industriak mugitzen duen dirua nahikoa omen da gose hori asetzeko.

Hau al da garapena? Ala desarrollokeria edo garapenkeria itsua?

Honetara moldatu behar al dugu, ezer egin ezingo bagenu bezala, guztia onartuz garapenkeriaren izenean amen?

Eta honen aurrean ze postura? Hasteko, globalizazioa zer den barneratze aldera, mundu mailako gizakiaren jarduera ulertzen saiatzea. Batzutan gizakia kantzer baten modura irudikatzen dut Lur planetaren baitan, kontrol gabeko zelulak lez,  tumore latzak eta bestelako desoreka ugari eragiten ditugularik. Ekonomia ulertzeak ere badu bere garrantzia, makroekonomia eta mikroekonomia...gero erantzuna, alternatiben bilatzea ("time bank" adibidez), ikastea, irakastea, jardutea, eztabaidatzea, ideiak zabaltzea...eta beharbada bitartean hipoteka bat ordaintzeko egunero lanera joan, eta hori, multinazional kutsatzaile batean egitea...Kontraesan txikiak eta haundiak sortuko dira tartean, transizioan...baina aurrera egin behar! Iraultza intelijente baten beharrean gaude...Eguzki Iraultza!

Alternatiba berez, argia da, hitzaren esangura guztiekin. Nondik? Argitasuna ematen duen eguzkiaren eskutik, bizidun guztien eskutik, errekurtso berriztagarrien eskutik, inor ez zapaltzetik, garapenetik, zientziatik (baina militarrek edo multinazionalek kontrolatzen ez duten zientziatik), gizabanakoen berdintasuna bultzatzen duen globaltasunetik, gizabanakoaren garapenetik, lokaltasunetik, bioeraikuntzatik, osasunetik, autohornitzetik edo autosufizientziatik, kulturatik, ekologiatik, bizitzatik eta...maittasunetik!

AHTa ez dut bide honetan ikusten, fosilen lagunek markatutako arrastoan baino.

AHT, makro-portu eta autopista barik globalizazioaren aurrean postura bat eskatzen duzu...ez dakit hau den nahi zenuena, edo zuk zelan ulertzen duzun globalizazioa. Auzia ez da hauek gabe globalizazioaren aurrean zer, baizik eta dagoena hobetu (bere kalteak murriztuz eta erabilerak eraginkortuz) eta etorkizunerako plangintza berriak holistikoagoak izatea, hau da, jakituria handiagoz eta zabalagoz aritzea, GUZTIA kontutan edukita, interes ekonomiko partikularrik gabe, globaltasunez.

Globalki pentsatu eta lokalki jardun. Eta globalki jardun ahal denean, baita hori ere...internet!

Beraz, globalizazioaren aurrean:

globaltasuna.


2.- Eusko Jaurlaritzak hori OSO argi eukita, LOGIKOA da proiektu horien 
aldeko informazioa emotia, eta ez aurkakoa.

EZ.

 "OSO argi eukita" ez legoke  inungo arazorik proiektua edozein kontrako informaziorekin alderatzeko. Logika eduki dezake, bai, edozein gaizkilek bere ekimenak egiteko dauzkan arrazoiak bezain logikoak, gehiagorik ez.


3.- Aurkako hori ez ematea, egia da, EZ dela zintzioa. Akaso hori ukatu 
dizuet?

Zintzoa ez bada, zer da?

4.- AHTk kalte ekologikoak ekarriko ditu.

BAI, badakizu zelakoak?


5.- AHT gabeziak ere, kalte ekologikoak ekarriko ditu.

EZ. 

Gabeziak ez. Bakarra ere ez.

6.- AHTk, hau gabe egongo den kutsadura igotze maila leunduko du.

EZ, Eusko Jaurlaritzak hori dion arren. Konparaketa alternatiba barik egiten du eta ez da zuzena. Gainera, proiektuari buruzko informazio webgunean, ingurumenari buruzko atalean aurkezten dituzten CO2 kalkulo horietan obra egiten gastatuko diren milaka gasolio tonak ez dira inondik azaltzen. Uranioaren erauzketan erreko direnak ere ez. Erabiliko duten argindarra ez da garbia izango. Trenaren kontsumoak altuak izango dira. 30 km akuifero izorratuko dituzte eta ez dute aipatu ere egiten. Ekonomia fosilarekin jarraitzen dugu, eta kutsadura gehituz, ez murriztuz.


EKONOMIA FOSILA =  ERREKURTSOEN GLOBALIZAZIOA =  ZAPALKUNTZA = NEOLIBERALISMOA = MULTINAZIONALEN  INPERIALISMO EKONOMIKOA = 3.MUNDUAREN POBRETZEA = PLANETAREN DESOREKA = BIZITZARI ERASOA


AHT geldittu !!!!


Asier Arregi

 

 

 


Josu Mendicute(e)k dio:
Ba zelako gauzak, Garik esandakuak gustatzen jataz neri be. Puntuka 
esangotzut dana:

1.- Globalizaziñuan aurrian postura bat emoidazue AHT, makro-portu, 
autopista eta abarrik gabe.
2.- Eusko Jaurlaritzak hori OSO argi eukita, LOGIKOA da proiektu horien 
aldeko informazioa emotia, eta ez aurkakoa.
3.- Aurkako hori ez ematea, egia da, EZ dela zintzioa. Akaso hori ukatu 
dizuet?
4.- AHTk kalte ekologikoak ekarriko ditu.
5.- AHT gabeziak ere, kalte ekologikoak ekarriko ditu.
6.- AHTk, hau gabe egongo den kutsadura igotze maila leunduko du.

Nere ustez, AHTrekin proiektu ez ekologista. AHT barik, luzera begira, 
gutxiago.

Baiña hori ezin jakin. Gogoratzen Prestige Galizian? Pentsa Aznarren 
gobernuan barku hori portu batean sartzea erabakitzen duela, portua itxi eta 
kitto. Zelako kritika zaparrada egongo zan? Baña hori biharrian itsaso 
zabalera atera zan, eta zer? Ba berdin. Eta ez nabil Aznar defendatzen, hori 
bakarrik behar giñun.

Harira itzuliz, hemen besteren batek esan modura, nere ustez be hobe 
prioridadia emotia gure tren-jostailuari arreglu batzuk eittiari... baña 
horrekin nahiko dakagu?

Josu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
  

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to