Leirek:
BAiña euskalkixan siñestu ezkero (zerrenda honetan relijiñua da) hórrek
ikerketok oiñarrizkuak dira, gero aurrera egitteko.
Euskalki nahastaua eukiko dogula? Ixa seguru, baiña momentuz dakagauna
salbau biahr dogu.
Eta kontuz gurekin, talibanak gara eta :-)
leire, gure relijiñoko monjia

Uf Leire, zelako perezia emoten dostan "euskalkixan sinistia" eta "dakaguna 
salbatzia" moduko hitzak entzutiak.
Horren beste ahalegin erlijioa pribatuaren eremura eramateko, eta orain 
lehengo kristautasunaren tokia hartuko daben erlijio zibilen bila gabiz, 
kalko hutsa eginez, gurtzezko objetua baino ez dugu aldatu.

Nik euskaraz hitz egin nahi dut, euskalkixan berba egin nahi dot, ondo 
pentsatzen jata horren inguruko azterketak egitea, horren aldeko lana 
egitia, baina ez sinismen edo salbaziño kontu batengaitik. Urte askoz 
daroiaguz salbaziño kontuak entzuten, oh gu bidean galduta, oh gu pekatari, 
eta tristurazko egoera batera baino ez gaituzte eraman.

Elena




_______________________________________________




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to