Aupa Amaia!

Ongietorri zerrendara. Nik jarraittuko zaittuet, baña lehenago erantzun
dizun zerrendakide batek, harek seguru ez dabela zuen artikulurik galduko.

Batzuk kexatu bakarrik egiten dira "hau ez du inork hau egin behar
ala!?!?!?", zuek, aldiz, erabaki ona hartu duzue: "Ez dagoela? Ba guk
sortuko dugu!" eta hori da behar dugun filosofia.

Luistxok Uztarriak antolatutako hitzaldi batean komentatu zuen filosofia
hori. Hitzaldia ikusi nahi baduzue, ordubete eta hamar minutuko bideoa:
*http://tinyurl.com/23kmej

*Josu.

2007/1/18, Amaia Alvarez Uria <[EMAIL PROTECTED]>:

Aupa!

Hona aurkezpena:

Orain dela 8 urte Gasteizen bizi dan 29 urteko bilbotarra naiz.
AEKko irakaslea naiz bertan, eta literaturari buruzko doktoretza egiten
dihardut. Orain tesiarekin nabil, euskal emakume idazleak eta kanon
literarioa ikertzen.

Zerrenda honetara ailegatu naiz lau lagun elkartu ginalako eta erabaki
genuen euskaraz ezegoala ezebez literatura eta feminismoa uztartzen zituena
interneten eta hutsune hori bete nahian-edo gabiltza: Iratxe Retolaza,
Josune Muñoz, Gema Lasarte eta laurok. Aldizkari literario baten modukoa
izango da baina blogaren formatuan: SAREINAK. Aurkezpena otsailaren
erdialdean egingo dugu. Kontaukotsuet aurrerago.

Eibar eta eibartar batzuk ezagutzen dodaz, beraz, falta zitzaidan gauza
bakarra Eibarko "alde birtuala" ezagutzea zan... ta hamen gaoz!

Amaia

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




--
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to