Kaixo:

Niretzat gozada bat izan zen laukotea etxean izatea. Are gehiago, 
hura ikustea hainbeste jende ezaguna etorrita.

Mendigreenek esan bezala, Elgetan aritzeko asmoa dute eta, ahal 
izanez gero, bertara joango naiz. Antolatzaile lanetan zabiltzanean, 
ezin baita behar den bezala horrelako ikuskizun batekin gozatu.

Adi egon zer kontatzen duen gaur edo bihar Patxi Traperok. Bertan 
egon baitzen. Gaur gauean, 23:15etatik aurrera Susana Mujikak Euskadi 
Irratian gidatzen duen "Deja Vu" saioan botako omen dute 
ikuskizunaren laburpen zabala.

Enpin... etorri zineten guztiei eskerrik asko.

Eta eskerrak bereziki Gabiriari eta Murugarreni.


At 09:31 16/02/2007, you wrote:
>Aupa Maite, eskerrik asko kronikagatik!
>
>Hau zurrunbiloa oraindik buruan dudana, atzoko sentsazio gozoekin... 
>ea kapaz naizen fundamentuzko zerbait idazteko.
>
>Hasteko, han egon zineten zerrendakideei eskerrak: Serafin, sekulako 
>poza hartu nuen zu ikustean; hanka herren eta guzti etorri zen 
>Serafin. Eta Mendigreen, Maite, Iturri, Iban, Azpi... eskertzen da 
>holako lagunak aurkitzea. Pena bakarra, hainbeste lagun eta ezagun 
>topatuta, ezin izan nuela bakoitzarekin patxadaz hitz egin. Hurrengo 
>batean lasaiago.
>
>Emanaldiari dagokionez, niretzat, eszenatokian eta hiru musikari 
>handiz inguratuta, hitz bakarra: plazera. Karraspera apur bat izan 
>nuen Izaskuni buruzko testuan, eta azkenean, ezin aguantatuta, eztul 
>egin nuen ganoraz eta kito. Hortik aurrera (eta ordura arte ere), 
>gustura. Oso gustura. Oholtzan, geure artean ezer esan gabe ere, 
>igarri egiten zen dena ondo zihoala; nahikoa zen begirada batzuk 
>botatzea Txumari edo Rafari (Natxo bateria atzean nuen, ezin 
>begiratu), konturatzeko eurak ere disfrutatzen ari zirela eta 
>gustura zeudela gure inbento berriarekin.
>
>Eta berria diodanean, berria da: atzoko saioa izan zen, 
>estreinaldiaz gain, talde osoaren lehenengo entsegua (Txumak eta 
>biok egin genuen entseguren bat, eta musikariek ere bai euren 
>aldetik, baina ez laurok batera). Beraz, arrazoia duzu diozunean 
>zenbait gauza oraindik findu egin behar direla: testuak dagoeneko 
>mila aldiz orraztu ditugu, baina soinuak eta loop-ak falta dira 
>oraindik. Atzo asmoa genuen efektu horiek sartzeko, baina ez zen 
>posible izan. Gainera, testu luzeetan, bateria erritmoak eta 
>teklatuak sartuko ditugu seguruenik (atzo inprobisazio eder pare bat 
>egin zuen Rafa Aceves piano-joleak, hammond soinuarekin, eta itzel 
>geratu ziren). Zuk esan duzun, bezala, hurrengo boloetarako hori dena.
>
>Taldea, zer esan. Ikaragarria. Txumak ez du aurkezpenik behar, Txuma 
>beti Txuma. Beste biak birtuoso handiak dira: Natxo Beltran, Atom 
>Rhumbakoa, bikain atzo eskobillekin eta formatu txikiak bateria bati 
>ematen dizkion ohiko muga guztiekin. Eta Rafa Aceves... izugarri. 
>Berak dio ezer ez dakiela ondo jotzen, baina dena jotzen du, eta 
>zelan. Musikari handiak eta tipo jatorrak.
>
>Eta gainera, Mendigreenek esan zuen bezala, Anoeta leporaino bete 
>genuen. Ezin gehiago eskatu!
>
>Eta amaitzera noa, testu honek nire ex-blogeko kronika musikal 
>amaigabe haietako baten itxura hartu baino lehen.
>
>j.

-- 
http://www.eibar.org/blogak/iturri

http://www.javierortiz.net/voz/iturri

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to