Enekok:
<Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak gelditzea
eskatzen da.

Eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta objetiboen:
1. Indarrean dugun sisteman (Montesquieu, XVIII?), hiru botereen banaketa
(gobernua, parlamentua eta justizia) kontu jakin samarra da eta, nik
dakidanez, baita dezente onartua ere.  
2. Ondare Legea Eusko Legebiltzarrari dagokio. Eta indarrean dagoen legearen
araberako Babes Dekretua Eusko Jaurlaritzari. Dirudienez, dagoeneko
bakoitzak berea egin du.
3. Baina Legebiltzarrak ezin du Babes Dekreturik egin, ez aldatu, ez
aldarazi. Bere esku dagoena zera da Ondare Legea aldatu. Eta Lege berriaren
arabera, Jaurlaritzak Dekretua aldatu. Bitartean...

Amatiño
 
-------------------------------

PSE, EHAK eta Aralarrek aurkeztuta, eta EAk eta PPren alde eginez,
Praileaitzen Lagunak (Mutriku Natur Taldea eta Praileaitz SOS
ordezkapenarekin) eta Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkeztutako eskaera, hau
da, Praileaitzen inguruko harrobiaren inguruko proposamena berrikustea,
ingurua orain baino gehiago babestuz, onartu da Legebiltzarreko Kultura
batzordean.

Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak gelditzea
eskatzen da.

Info gehiago:
Garan: http://tinyurl.com/29kxqc
Berrian; http://tinyurl.com/26o6eh

Uste dut gero proposamenak alderdien artean hitz egin, negoziatu,
transakzionatu eta abar egiten direla. Beraz askenean auskalo, baina
momentuz proposamena hor dago.

eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to