Amatiñok:
> Orduan zergatik ez zituzten garaiz alegazioak zentzu horretan egin?
> Gaur bertan irakurri daiteke DVn  AHTren trazatua aldatzea lortu zela
> 1997an (non ziren orduan kontrakoak?), Leizetxiki zela-eta  Aranzadik
> eta Arrasateko Udalak egindako eskariaz, batere manifestazio eta
espanturik gabe.

Ez nuke esango batak bestearekin zerikusirik duenik. Lezetxikikoa ezagutzen
dut, eta oker ez banago nik neuk kontatu nuen noizbait hemen hori.
Sasiolatik ez da pasatzen AHTa, eta beraz, ibilbide batekin ala bestearekin
harrobiak berdin jarraituko du. Hain zuzen ere Praileaitz industen hasi
ziren harrobiak aztarnategia jateko asmoa zuelako, eta horrelakoetan legeak
"salbamenduzko" indusketak egitea agintzen duelako. Hasierako asmoa zera
zen, Praileaitzen ezer baliozkorik bazegoen berehala atera eta handik ospa
egin harrobiak bere lana jarrai zezan. Baina indusketek inokr espero ez zuen
emaitza eman zuten: aztarnategi aberatsa eta material eta aurkikuntza oso
garrantzitsuak.

> Nik ez dut sekula pentsatu legeak arazoei ihes egiteko direnik, betetzeko
baino.
> Eta aldatu behar baldin badira aldatu eta kitto. Baina bete. Nor jabetzen
da legeak
> ez betetzearen erantzukizunaz? Nora garamatza horrek?

Eta legeek badute helburu bat. Kasu honetan ondarea babestea. Legeak ez
betetzea ez da ona izango, baina legea bete eta hala ere lege horretatik
espero dena ez gauzatzea arraro samarra litzateke.

oier


On Dec 16, 2007 5:53 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

> Oierrek:
>
> <Nik ez dakit zein den arazoa eta zein den legegile eta ejekutibo artean
> dagoen jokoa. Baina ulertzen dudana hauxe da: Arkeologo eta ikertzaile
> multzo handi batek, Aranzadik, Debako Udalak eta Praileaitzen lagunen
> elkarteak eskatzen ari direla Sasiolako harrobia geratzea, aztarnategia bere
> ingurunean babestua izan dadin.
> -- Orduan zergatik ez zituzten garaiz alegazioak zentzu horretan egin?
> Gaur bertan irakurri daiteke DVn  AHTren trazatua aldatzea lortu zela 1997an
> (non ziren orduan kontrakoak?), Leizetxiki zela-eta  Aranzadik eta
> Arrasateko Udalak egindako eskariaz, batere manifestazio eta espanturik
> gabe.
>
> <Legebiltzarreko ordezkari talde batek aztarnategia bisitatu du eta gaia
> aztertu ondoren legebiltzarrak harrobiaren lanak geratzeko eskaera horrekin
> bat egin du. Jaurlaritzak erabaki dezake ezetz, patrimonioa, eta
> aztarnategiak bere ingurunean gordetzeko borondatea oso polita dela, baina
> harrobia geratzea oso garestia dela eta ez duela horrenbeste merezi. Baina
> legegile, dekretu eta abarreko kontu horiek sakoneko galderari ihes egiteko
> ahaleginak iruditzen zaizkit.
> -- Nik ez dut sekula pentsatu legeak arazoei ihes egiteko direnik,
> betetzeko baino. Eta aldatu behar baldin badira aldatu eta kitto. Baina
> bete. Nor jabetzen da legeak ez betetzearen erantzukizunaz? Nora garamatza
> horrek?
>
> <AHTaren tunelak eta Sasiolaren arteko loturari buruz zure erantzunagatik
> ulertzen dut pellokeriatzat hartzen duzula, baina bai, nik serio galdetu
> dut. Zuk LAB aipatu duzu, baina nik ez nuen iturri zuzen batekin ere lotzen
> kontua, alegia, berdin etor zitekeela herri-lan sailetik zein aht-aren
> aurkako taldeetatik. Hustutako mendi bat tuneletatik ateratako lurrekin
> berriz betetzeari ez diot nik printzipioz pega gehiegi aurkitzen.
> -- Pega fisikoa? Batez ere. Baina zein da benetako salaketa? Zer egin
> Sasiolarekin ahitzen denean (Industria Sailak du hori aurrez arautua, duela
> sei urte edo) ala Sasiola hustu beharra ez omen dakitelako zer egin
> tuneletatik ateratzen dituzten lurrekin?
>
> Amatiño
>
> On Dec 15, 2007 12:51 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
>
>
>        Oierrek:
>
>        <Horrelako aztarnategiak babesteko dekretua aldatzeko edo
> zabaltzeko eskatzen dio legebiltzarrak <Jaurlaritzari. Ikusiko dugu zer
> egiten duen orain Kultura Sailak.
>
>        -- Hummm...  Legegileek nahi bide dute euren legearen arabera
> egindako dekretua inork aldatzea, beraiek legea aldatu gabe. Eta, esaterako,
> oraingo dekretuak legeak eskaintzen dituen topeak honez gero beteak balitu?
>
>        <Orain egun batzuk Sasiolako harrobiaren lanak jarraitzeko dauden
> arrazoien azalpen harrigarria kontatu <zidan zerrendakide lurker batek. Zer
> sinestu jakin ezinda geratu nintzen. Hipotesi horren arabera Sasiolako
> <harrobia, Mutrikuko portua eta AHTa denak lotuta leudeke. Eta harrigarriena
> zen, Sasiolako harrobiak i<nteres bikoitza zuela teoria horretan. Izan ere,
> harrobia behin erabat hustuta geratzen denean, AHTaren <tunelak egiteko
> mendietatik ateratzen den lurra Sasiolako "hutsunean" botatzeko asmoa omen
> dago teoria <horren arabera.
>        -- Bai, eta CIAren (Central Intelligence Agency) laguntzaz.
>
>        <Inork entzun du horrelakorik?
>        -- Entzun baino gehiago. LABek prentsaurrekoa eman zuen orain
> hurrengo horretaz.
>
>        < Batere sinesgarria al da?
>        -- Benetan ari zara?
>
>        Amatiño
>
>
>
>
>
>        On Nov 22, 2007 5:35 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED] > wrote:
>
>
>               Xabierrek:
>               >Legebiltzarrak dekretua aldatzeko eska diezaioke
> Gobernuari, nahiz eskari horrek ez duen derrigor behartzen gobernua.
>
>                -- Bai, jakina, baina hori eztabaida politikoan sartzea duk
> eta nik aldez aurretik argitu diat  "eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik
> eta objetiboen".
>
>               Eztabaida politikoan sartuz gero...
>               1.  Kultura Sailak ez dik erabaki arbitrariorik hartu,
> indarrean dagoen legea ezarri baino.
>               2.  Dekretua erabaki aurretik alegazioak aurkezteko epea
> zabaldu zuan. Nik dakidanez Aranzadiri epean aurkeztutako guztiak onartu
> zitzaizkioan. Ez ordea, esaterako Debako Udalari, hain zuzen ere legearen
> kontrakoak zirelako. Zergatik Aranzadik azaldu dizkik gero alegazio-epe
> barruan aurkeztu ez zizkian kexuak? Baina,edozein modutan ere, Kultura
> Sailari nekez ukatuko ziok inork denboraz aurkeztutako alegazioak kontuan
> hartu ez zituenik.
>               3. Gogoan izan Kultura Sailari leporatu zitzaiola dekretua
> atzeratzea "bestelako interesak" omen zituelako. Alegazio-epe barruan
> aurkeztu zituan aurkeztu beharrekoak. Eta Dekretua atera zenean, berriz, "ez
> omen zen nahiko". Baina, hori nork erabaki behar dik? Orain, nonbait,
> helburua ixtea omen da. Baina zer nahi zen, Dekretua ala "harrobia ixteko
> dekretua". Eta helburua hori baldin bazen, zergatik ez zituan zentzu
> horretako alegazioak egin?
>               4. Debako alkatea EAkoa duk, Jaurlaritzan dagoen alderdi
> berekoa. EAk aldatu nahi dik ala ez? Edo, hobeto esan, Legebiltzarrean
> azaldutako jarreraren atzekaldean zer zegok benetan?
>               5. Dena dela, gainerako alderdi guztiek benetan erabaki
> zorrotzagoak jarri nahi badizkitek, ez zeukatek Jaurlaritzaren zain egon
> beharrik. Legea berritu, nahi bezain estu jarri eta kito. Baina, benetan
> hori egin nahi al ditek?
>                6. Nik erabakitzekotan zein den jarrera  profesionalagoa
> eta zein politikoagoa, Kultura Sailaren erabakia ala  Eusko
> Legebiltzarrarena (alderdiak guztiak tarteko, batere salbuespenik gabe), ez
> nikek batere zalantzarik izango.
>
>                Amatiño
>
>
>
>                       Enekok:
>                       <Babes dekreto berria egiten den bitartean
> harrobiaren lanak gelditzea
>                       eskatzen da.
>
>                       Eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta
> objetiboen:
>                       1. Indarrean dugun sisteman (Montesquieu, XVIII?),
> hiru botereen banaketa
>                       (gobernua, parlamentua eta justizia) kontu jakin
> samarra da eta, nik
>                       dakidanez, baita dezente onartua ere.
>                       2. Ondare Legea Eusko Legebiltzarrari dagokio. Eta
> indarrean dagoen legearen
>                       araberako Babes Dekretua Eusko Jaurlaritzari.
> Dirudienez, dagoeneko
>                       bakoitzak berea egin du.
>                       3. Baina Legebiltzarrak ezin du Babes Dekreturik
> egin, ez aldatu, ez
>                       aldarazi. Bere esku dagoena zera da Ondare Legea
> aldatu. Eta Lege berriaren
>                       arabera, Jaurlaritzak Dekretua aldatu. Bitartean...
>
>                       Amatiño
>
>                       -------------------------------
>
>                       PSE, EHAK eta Aralarrek aurkeztuta, eta EAk eta
> PPren alde eginez,
>                       Praileaitzen Lagunak (Mutriku Natur Taldea eta
> Praileaitz SOS
>                       ordezkapenarekin) eta Aranzadi Zientzia Elkarteak
> aurkeztutako eskaera, hau
>                       da, Praileaitzen inguruko harrobiaren inguruko
> proposamena berrikustea,
>                       ingurua orain baino gehiago babestuz, onartu da
> Legebiltzarreko Kultura
>                       batzordean.
>
>                       Babes dekreto berria egiten den bitartean
> harrobiaren lanak gelditzea
>                       eskatzen da.
>
>                       Info gehiago:
>                       Garan: http://tinyurl.com/29kxqc
>                       Berrian; http://tinyurl.com/26o6eh
>
>                       Uste dut gero proposamenak alderdien artean hitz
> egin, negoziatu,
>                       transakzionatu eta abar egiten direla. Beraz
> askenean auskalo, baina
>                       momentuz proposamena hor dago.
>
>                       eneko
>                       _______________________________________________
>                       Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
>                       http://www.eibar.org/zerrenda
>
>                       harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>                       _______________________________________________
>                       Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
>                       http://www.eibar.org/zerrenda
>
>                       harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>               _______________________________________________
>               Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
>               http://www.eibar.org/zerrenda
>
>               harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>
>
>        _______________________________________________
>        Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
>        http://www.eibar.org/zerrenda
>
>        harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to