Imanol, hau ez da beldur kontua, askoz sinpleagoa da. Gure merkatua Euskal
Herrian dago, eta gainera gure xede-taldea nagusiki euskalduna da.
Hausnartutako kontuak dira.
j.



On 01/12/2007, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
>         Trebi (hizkuntza portaerekin kezkatua) Josu:
>     >Zeba?
>
>     - Esan juat beste batzutan: IKARAGARRIXA dok atzerriko berbeten
> ikasketen kontura (inglesa gehixen bat) suertatzen dan desastria.
>
>     Jendiak pasatzen jituk ingelesa ikasten 10 EDO 12 URTE -azkar esaten
> da gero-, eta urte guzti horrek igarota, ez dok kapaza liburu baten kapitulu
> bat, 20 orrialde, normal irakurtzeko, bildur barikan.  Idatzi... puffff,
> ezta ametsetan bez.
>
>     Nire liburuteixan makina bat liburu dagoz ingelesez, eta ikasleok jota
> legenarra balira legez egiten detse ihes.
>
>     Nire ustez, konponketa bakarra dago, eta hori eskatu gura dotzuet
> institutuetan edo unibertsitatean irakasle (Filosofian, Soziologian edo
> ...edo ...) diharduzuenoi: lan bat egitea eskatzen dozuenian ESIJITU
> bibliografia moduan ingelesko liburu bat erabiltzea (edo bi, edo hiru...),
> titulu zehatzak. "HAU erabili behar dozue". Eta erdaldunei gainera
> euskarazko liburuak, eta euskaldunei espainolezkoak...
>
>     Jakina, liburu horrek ikasleek herriko liburudendetan topatuko ez
> dittuenez, aldez aurretik zentroa arduratu behar da lortzen, behar danerako.
>
>     Modu bakarra dago ikasleok horretan ohitu daitezen eta erreztasuna
> lortu daixen, EKINEZ, behartuz. Institutuetan ikasle bakoitzari zortzi
> irakaslek hori egingo baletse unibertsitatera (edo edozein tokitara) beste
> maila batez ailegatuko litzateke. Eta unibertsitatean be beste zortzik
> egingo baletse askoz hobeto be urtengo leukie kalera.
>
>     Esan dot.
>             Trebi.
>
>
>
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to