Aurreko ostiralean, "Ospitalepeko":http://www.tagzania.com/item/12607 
eliza
erromanikora bidean Zuberoako muturrean autoz nindoala,  hango euskal irrati
batek hegoaldeko albisteak eskaini zituen.
        Hemengo berriemaileak informatu zuenez, Konstituzio eta Ama Birjina 
egunak
tarteko, opor giroa nagusi zen mugalde honetan. Jende asko Euskal Herritik
kanpora joana, New Yorkera eta Londresera batez ere. Eta, irten gabe
gelditutakoak berriz, Gabonetako erosketei buru-belarri ekinda. Batez beste,
hegoaldeko hiritar bakoitza 900 euro gastatzeko gertu.
        Informazio honen ostean, Iparraldeko esatariak hemengo aberastasuna
azpimarratu zuen eta ezer gutxi falta izan zitzaion Hegoaldea Hollywood dela
esateko; are gehiago kontuan hartuta, hilabete honetan hamasei egunetan
baino ez dugula lanik egingo.
        Ez dakit Hegoaldea Hollywood den ala ez, baina, beldur naiz ez ote garen
ahal duguna baino gehiago gastatzen ari.
        Ingurumena eta klima-aldaketa direla eta, badirudi etorkizunaz
kontzientziartzen dihardugula, bai baitakigu benetako arazoa ez dela oraingo
egoera, ondoko belaunaldiei lagako dieguna baizik.
        Ba... ekonomiaz ere antzerako. Arazoa ez da egungo bizimodua, gure 
ondokoak
gu bezain ondo bizi daitezen gura ote dugun  baino. Eta hori nahi badugu,
hobe genuke lan gehiago egin, gutxiago gastatu eta gehiago aurreztu.
        Hau entzunda, norbaitek esango du: Amatiñok agure zaharra ematen du, 
geroko
ekonomia eta aurrezkiak defenditzen. Bai, behar bada bai. Baina kontu izan
kolokan dagoena ez dela nere hiru urte barruko jubilazioa, zure hogeita
hamar urte barrukoa baino.
        Ez naiz nererik defenditzen ari. Ni ez naiz ordurako egongo.

        Amatiño
        Goiz Kronika
        Euskadi Irratia
        2007.12.11

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to