Esandako gehixenekin konforme. Legeak egitea jarduera zaila iruditzen 
zait, eta lege bera "estuegia" edo "nasaiegia" iruditzen zaigu  
ikuspuntuaren arabera. Baina batzuetan ez da izaten zalantzarik interes 
publikoa eskubideen gainetik jartzeko. Alegia, erabakitzen bada errepide 
bat zure baserriko lurretatik pasa behar dela, alperrik da esatea horiek 
zure lurrak direla eta ez dutela zure ortua asfaltoz estaltzeko 
eskubiderik. Lezetxikin lortu zuten ibilbidea 100 goragotik pasaraztea, 
baina soluzio teknikoa bazegoelako onartu zen. Teknikoek esan izan 
balute horixe zuela AHTak pasabide bakarra, ez garaiz egindako 
alegazioek eta ez inongo patrimonioko legek ez zuen salbatuko Lezetxiki. 
Interesak aurrez-aurre jarri (garraiobide estrategiko bat kasu honetan 
eta ondare historikoa kasu honetan) eta batak bestea zapalduko luke. 
Salbamenduzko indusketa egin eta akabo aztarnategia.

Sasiolan arkeologoek (eta arkeologo talde prestijiotso batek eman du 
iritzia azken egunotan) uste dute aztarnategiaren babesa eta harrobiaren 
lanek aurrera egitea ez direla bateragarriak. Batak bestea zapalduko 
duela. Erdibideko aukera, alegia, biak elkarbizitzeko aukera ematea 
--dekretuak jaso duena--, ondarearen ikuspuntutik desegokitzat dute. 
Aztarnategia arriskuan jartzeaz gain, ezagutzen ez diren balizko 
aztarnak suntsitu eta Praileiatzen nahitaezko parte den ingurunea, 
mendi-hegala, ezabatuko da. Erabakia zaila da, noski, baina legeen eta 
beren funtzioen inguruko gogoetak, ondarea aitzakia dela batzuentzat 
erakundeek kontra jotzeko eta horrelako kontuak, arrazoizkoak izanda 
ere, ez dute erabakiaren muina ezkutatzen. Aztarnategi horren 
garrantziak merezi du harrobia geratzea, bai ala ez?

oier.


Amatiñok idatzi du:
> Amatiñok:
>   
>> Nor jabetzen da legeak ez betetzearen erantzukizunaz? Nora garamatza 
>>     
> horrek?"
>
> Asierrek
>   
>> Galdera gatxa. Ez jakat erantzunik. Heuk bai?
>>     
>
> -------------------------------------
> Batetik, galdera erretorikoa dok. Bestetik, ia ahalik eta laburren zer
> esangura doten argitzerik dakaten.
>
> Gizartian daguan hainbat eztabaidaren muna "seguridade juridikua" dok.  
>
> Zornotzako zentralian kasuan, esaterako, sakon-sakonian zeguan arazua horixe
> zuan. Udalak lur industriala ipini juan enpresak bertaratzeko. Enpresa batek
> lurra erosi eta legiak eskatzen zittuan baldintzak bete ostian, argindarra
> egitteko taillerra (zentrala) ipini nahi izan juan. Baiña herri-talde bat
> kontra jarri zuan. Herrixak bere eskubidiak jakaz, baiña enpresak be bai.
> Eta, Zornotzan, enpresiak legiak eskatutako baldintza guztiak betetzen
> jittuan. 
>
> Edonork erosi lajeikek gutako edozeinen peora ondoko lokala eta
> tintorerixia, tanatorixua edo putetxia jarri. Etxebarrukoak bilduko dittuk,
> erabagi ahal izango juek ezetz, baiña enpresa horrek legiak eskatzen
> detsazen arau guztiak betetzen bajittuk, alperrik. Etxeberrukuok eskubidiak
> jakez, baiña lokalan jabiak be bai. Ez dok izango popularra, baiña Udalak
> ezin izango jok ezer egin. 
>
> Sasiola ixtiaren ale daozenak euren iritxixa eta eskubidiak jakez, baiña
> bertako harrobiko ugazabak be bai. Eta interes kontrajarrixen trafikua
> gidatzeko Legebiltzarrak lege-markuak erabagitzen jittuk eta Gobernuak
> ezarri, bete eragin. Horrez gaiñera, gizartian eskuartzia bideratzeko,
> jendiak alegaziñuak egin lajeikiazak, denporaz eta epe-barruan. Ez gero.
>
> Eztabaida horretan balore absoluto bakarra legia bete biharra dok, beste
> modu batian esanda "seguridade juridikua". Enpresian helburu ekonomikua
> zilegi dok, bertako bihargiñen lan-eskubidia zilegi dan moduan, baiña ez
> dittuk balore absolutuak, ezin juek nahi dabena egin. Eta ondarian defentsa
> be zilegi dok, balore preziatua dok, baiña ez dok balore absolutua. 
>
> Arazua sortzen dok enpresak bere jardunbidia ezinbestekotzat jotzen dabenian
> eta ondare-defenditzailiak jarduten dabenian eurak defenditzen daben baloria
> baiño ez balego moduan. Baiña, bakoitzan balorien gaiñetik, bixak jakek
> obligaziño berbera: legia bete. Demokrazia ez dok momentu bakoitzian
> maiorixiak diñuana egittia, danok eskubide bardiñak izan daiguzen aldez
> aurretik markua danon artian erabagitzia baiño. 
>
> Gertatzen dok, baiña, zenbaiti entzunezkero harrobia negozio zikiña,
> interesatua, maltzurra eta ez jakixat zenbat gauza txar gehixago dala. Eta
> ondarian defentsia, ostera, garbixa, kulturala, espirituala, interes bakua
> eta aingerutiarra. Ez jakixat. Holan izango dok. Eta ni bat etorri najeikek.
> Baiña, onenian be, horrek baloraziñuok moralak dittuk, ez legalak.
>
> Eta gero, beste kontu bat dok, balore kulturalen defentsa absolutua egittia,
> ez balore kulturalak defenditzeagaittik, indarrian daguan sistemian
> seguridade juridikua kilikolo jartziagaittik baiño. Nik bajakixat (ez dok
> susmo hutsa) helburu hau be badaguala euskal gatazka askotan baiña aldi
> berian esan be esan bihar juat ez dotela uste eztabaidagune honetan
> holakorik daguanik.
>
> Amatiño 
>
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
> __________ Información de NOD32, revisión 2724 (20071214) __________
>
> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
> http://www.nod32.com
>
>
>
>   

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to