Sagartegieta jauregixan gainean zelako fotografiarik zeuan ikusi guru izan dot zeuen mezuetan eta bat ikusi dot, jauregixa txukuntxo edo lagatzen dabena. Gustauko litzaidake halako erreportaje fotografiko zabala izatia, 20, 40 edo 60 argazki, alde batetik, bestetik, kanpotik, barrutik, alderdi txukunak, apurtutakuak... Baina nik ezin dot, Gasteizen bizi naizelako, eta Eibarren nagonian, ume txikiekin-eta ez dalako batere erraza hara juten.
Halako fotorreportajea interesantea izango litzateke bi arrazoirengatik: 1. Argi geratzeko etxe horren egoeria zein dan. Eibarko jende gehixenak ez dakielako, gehixenak igual ez dakixe ezta esistitzen danik. 2. Dagoen moduan, egunen baten jakingo dogulako su bat izan dala, edo zati bat jausi dala, edo dana dalako bat, eta "ai zelako pena!", betiko jausi dala, eta fotografia horrek etxe horren dokumentu grafiko bakarra izango direlako. Nik ezin dot, eta horregatik diñotzuet: ez da baten bat, edo talde bat, espedizino moduan, hara juten animatzen eta argazki piloa ateratzen eta Interneten ipintzen? Trebi. > >> >> Sagartegieta (Sarteitta edo Sartei) >> http://www.egoibarra.com/Eibar/Ibilbideak/ib6/ib6008.jpg/ikus >> >> Uezaba (Jesusa Sustaeta), orain dala 5-6 urte hil zan, 90 urtekin. >> Oin seme-alabena izango da. >> >> Udaletxiak ahalegin txikiren bat ein zebala uste dot. >> Baina horixe, txiki-txikiren bat. >> >> a. >> >> >> >> Imanol Trebiño(e)k dio: >>> Inork daki, Ego Ibarrek edo, autopistaren gaineko jauregi horren >>> egoera zein da? Jabe bat daka? hamazortzi jabe? jausi daixan itxoiten >>> dagoz? Ez dakat erosteko asmorik, baina benetan penagarrixa bere egoera. >>> Aiuntamentuak arduraren bat izan dau jakinean egoten? Paso total? >>> >>> it >>> >>> >>> ------------------------------------------------------------------------ >>> >>> _______________________________________________ >>> Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com >>> >>> http://www.eibar.org/zerrenda >>> >>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >> _______________________________________________ >> Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com >> >> http://www.eibar.org/zerrenda >> >> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.