Amatiño, Ezagutzen zenuen bada Yon Etxaide!
Ez zenuke ahaztu behar, beraz, Joanak joan-ek bere lehenengo edizioa 1955ekoa izan bazuen ere, Yon Etxaidek maite zuela --edo obsesio zeukala-- bere liburuak aldi oro eta behin eta berriro irakurri/ber irakurri, zuzendu/ber zuzendu, moldatu/birmoldatu, aldatu/ber aldatu eta 'hobetzea'/ber 'hobetzea' eta edizio berri bakoitzeko muturreraino gauzatzen zuela ohitura edo ezinbesteko konpultsibo hori. Beraz, litekeena da 1880eko delako aipu edo 'hobetze/eguneratzea'. Joseba ----- Original Message ----- From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]> To: "'Eibartarrak zerrenda'" <eibartarrak@postaria.com> Sent: Tuesday, January 22, 2008 6:21 PM Subject: Re: [eibar] Balentin Kortaberria Hor zeozer daok txarto. Nere belaunaldixa "Joanak joan" irakortzen murgildu zuan euskal literaturaren basotxoan eta, Yon Etxaidek ezin ba liburu horretan "1980 udako bakantzak" aittatu. Nik liburu hori 20 urte bete aurretik irakurri najuan eta 1980an hamar, zortzi eta sei urteko hiru seme-alaba najekazen. Amatiño --------------------- Liburu bat irakortzen nabil, "Joanak joan", Yon Etxaide Ithartena. Autore honek ba zekan ohitturia berba batzutan numerituak jartzeko, llamada moduan, liburu amaierako ohar esplikatibuetarako deitzen. Ohittura hau ondo dago berez, irakurketia arindu eta datu marjinalak ikasteko balixo dabelako; baiña Yon honek modu nahikua gogaikarrixan erabiltzen dau, larregi, askotan alperrik atzera eta aurrera erabillitta. Baiña tira, batzutan bai dira ganorazko oharrak eta adibidez, artzaiñen ardixak kontatzeko neurrixen gaiñian dabillela, gauza kurioso bat topau dot. Zuetako iñok ezer daki Balentin Kortaberria honi buruz? 1980ko udako bakantzetan, ordea, artzain zuberotar batekin topo egin nuen Lakua (Lakora) deritzan mendi tontorrean, Erronkari eta Zuberoako mugan. Hobeto esan, bera eibartarra zen, baina aldi hartan 25 urte zeramatzan Zuberoan artzain, Udan Santa Graziko partean eta neguan Biarnoko Xütxen (Sus). Hiru etxola ditu bereak Santa Graziko mendietan: Ezkonditze (gorena) eta Larragorri eta Zardaia (beherago). 600 ardi ditu bereak eta aparte 500 gehiago zaintzen ditu besterenak. Artzain honi Balentin Kortaberria deritza eta berak esan zidanez nire zalantza azaldu ondoren- txotx batek ehun ardi omen ditu Zuberoa guztian. -- --- Oier Gorosabel Larrañaga http://www.eibar.org/blogak/orakulua _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.