"Joanak joan"eko lehen ediziñuari (1955) begiratu bat emon detsat eta han ez dago, jakiña, Balentin Kortaberrian inungo aittamenik. Ez da izango erreza horren aztarrenik topatzia. Dana dala, Trunboikin berba egin dot. Honek badaukaz hartuemonak Zuberoan, artzain jendiakin be bai, eta ahaleginduko dala arrastoren bat billatzen.
"Joanak joan" Piarres Topet Etxahun Barkoxtar koblakari haundixan bizitza nobelatua, irakorri nebanian 20 urte nittuan. Gustora irakorri be. Kresala eta Garoa moduko "nobela kostunbrista" aspergarri samarreko giruakin etena izan zalako. Sasoi haretakua, baiña euskera oso ona. Jon Etxaideren ohar zenbakitxuok bere joera pedagogikuaren seiñale dira. Ez da min egittekua, ze Etxaidek, Donostiako Parte Zaharrian makiñatxo bat euskera klase emondakua da. Gustatzen jakon, esanahixa argi aitzen emotia. Orduan gaiñera, euskeraz irakortzen eban jende gitxi zan (oin be ez gehixegi), eta bere funziñua betetzen eben testuan zihar jarritxako zenbakitxuok. Nik, behintzat, estimatzen nittuan. 1969xan argittaratu zan "Etxahunen Bertsoak Gipuzkeraz", Jon Miranderen lankidetasunaz. Miranderen esanez, Bizkaiko eta Zuberoako euskalkixen artian bada, gitxienez, gazteleratik portugesera adiñako aldia. Itzuli egin zittuen ba, Etxaidek, Etxahunen bertsoak. Bihar-biharreko itzulpena. Zeiñek, bihar dan moduan ulertu bestela, Barkoxeko "üskara", Jon Etxaideren hitzez, zazpi Euskalerrixetako bereiziena eta apartekuena dana? Hor be, argi ikusten da, Jon Etxaideren ahalegin horretan, irakasliaren "irakas-nahi"xa. Mundialak dira Etxahunen bertsoak, eta mundiala itzulpena, patxada-patxadan, isiltasunian gustora irakortzekoak. Bide batez esan deidan, Jon Etxaideren alde, berak (kristau fededuna) lagun min-miña ebala Jon Mirande (ateo eta nazia) adiskidetasuna garesti zeguan sasoi haretan. Serafin oier(e)k dio: > Liburu bat irakortzen nabil, "Joanak joan", Yon Etxaide Ithartena. > Autore honek ba zekan ohitturia berba batzutan numerituak jartzeko, > llamada moduan, liburu amaierako ohar esplikatibuetarako deitzen. > Ohittura hau ondo dago berez, irakurketia arindu eta datu marjinalak > ikasteko balixo dabelako; baiña Yon honek modu nahikua gogaikarrixan > erabiltzen dau, larregi, askotan alperrik atzera eta aurrera > erabillitta. Baiña tira, batzutan bai dira ganorazko oharrak eta > adibidez, artzaiñen ardixak kontatzeko neurrixen gaiñian dabillela, > gauza kurioso bat topau dot. Zuetako iñok ezer daki Balentin Kortaberria > honi buruz? > > “1980ko udako bakantzetan, ordea, artzain zuberotar batekin topo egin > nuen Lakua (Lakora) deritzan mendi tontorrean, Erronkari eta Zuberoako > mugan. Hobeto esan, bera eibartarra zen, baina aldi hartan 25 urte > zeramatzan Zuberoan artzain, Udan Santa Graziko partean eta neguan > Biarnoko Xütxen (Sus). Hiru etxola ditu bereak Santa Graziko mendietan: > Ezkonditze (gorena) eta Larragorri eta Zardaia (beherago). 600 ardi ditu > bereak eta aparte 500 gehiago zaintzen ditu besterenak. Artzain honi > Balentin Kortaberria deritza eta berak esan zidanez –nire zalantza > azaldu ondoren- “txotx” batek ehun ardi omen ditu Zuberoa guztian”. > > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.