Hegazkinaren aurkako beste bat aeroportuetan galtzen den denbora da:
ordu bete lehenago egon behar, detektoreak, zapatak kendu, gerrikoa
kendu, poltsikoak guztiak hustu, ordenadora atera, edaririk ez, ...
nahiko roiloa .

Iazko astesantuan, Loira ingurura joan ginen kotxez eta han egonda
Pariseraino hurbiltzea bururatu zitzaigun. Kotxez ia 3 ordu eta roiloa
izango zenez, Vendôme-n TGV geltokia zegoela gogoratu nintzen. Getoki
txiki bat da: http://www.tagzania.com/item/46882 Ordutegirik jakin
gabe eta badaezbada, goizeko zortzietan joan ginen geltokira, handik 5
minutura  tren bat zetorrela ikusi genuen (dexente zeuden goizeko
lehen orduetan), bertan joan-etorriko bileta hartu eta 50 minutu
beranduago Montparnassen geunden. Han metroko bileteak hartu eta
arratsaldeko zortzirak arte, bueltako trenaren ordua.

Portzierto, ez nekien TGV-an posible zela, baina aurretik
erreserbatuta ez genuenez, trenean zutik joatea tokatu zitzaidan
(abioian inposible).  Sei lagunen bileteak batera hartu eta tente joan
beharra nik bakarrik :-(

Nahiz eta zutik joan bidai erosoa zen, bai, baina azken orduan
hartutako bileteak ez ziren merkeak, ez.  Azkarra eta erosoa bai,
baina ordezkatzen duen trena baino %30a garestiagoa da
bidaiariarentzat.
Goizeko zortiretako tren hura ez zegoen pateretan etorritako jendez
josita, baina ezta ere exekutiboz gainezka. Itxuraz jubilatuak,
ikasleak, gu bezalako turistak, ... zirenak ikusten ziren asko.  Paris
inguruko trafiko handia da, denetik dago, noski.

eneko

2008/2/14, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:
>  Garik:
>
> >Neri aldiz, bentaja iruditzen jata "hiriburura sartu beharrik gabe"
>  ibiltzea.  Lantokitik Zamudioko parkera edo aireportura ordu erdi daukagu, 
> Bilbora ezin jakin, baina beti hortik gora.
>
>
> -- Hummm... Bilbotik urtetzen dauan hegazkinak nunbaitten lurrartuko jok, ez 
> dok? Ala barriro Loiura argazkixak etara ostian?
>
>  Bestalde, hire kasuan batez be, beste bentajatxoren bat be bai, ez dok? 
> Sarian sartu ahal izana etab. etab.
>
>  Amatiño
>
>  -----Mensaje original-----
>  De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Gari Araolaza
>  Enviado el: jueves, 14 de febrero de 2008 13:36
>  Para: Eibartarrak zerrenda
>  Asunto: Re: [eibar] Trena, hegazkiñan kaltian
>
>
>  2008/2/14 Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:
>  > Madril eta Bartzelonan arteko AHT dala-ta, trena hasi dok hegazkiñari
>  > konpetentzia zuzena egitten. Bateronbatek ez bajakik, Madrilletik
>  > Bartzelonara bittarteko  "hegazkin-zubixa" 200 € dok. Trena, ostera,
>  > 163,5 € aireportura joan biharrik barik.
>
>
>
>
> Gari
>  _______________________________________________
>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>  _______________________________________________
>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>


-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to