On Thu, Mar 27, 2008 at 12:47 PM, oier <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

>  Garbittasun kontua interesgarrixa da. Kontua da, gauza batzu idazten ibilli 
> naizela blogian eta orokortasunetaz berba egittia baiño, nahixago neban 
> jentian ohittura errealekin eta oroitzapenekin kontrastau.
>
>  Hauxe dozu idazki osua:
>  
> http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2008/03/21/garbittasun-ohitturak-aztergai-ix-eta-fin
>
>  Eta berbetan gabizen gaixari buruzko atal espezifikua kopixatzen detsut 
> hurrengo.

Liburu txiki bat idatzi dozu, benetan interesgarrixa, Oier, zorionak.

Ekialdeko bañuen ohitturak aittatzen dirala-ta, Japonian ezagututako
bañuen kuriosidade pare bat.

Bañutik kanpo garbitzen dira japonesak (ez dakit ze epokatik), baina
taburete txiki baten jarrita, baldetxo bat erabilita, enjabonatu eta
ureztatu, eta toalla bustixakin igurtzitzen da bat. Bañuko zoruak
berak daka desague bat beraz, eta isolatutako dago pasillotik.
Banketa-aulkixa ezinbestekua da itxuraz: jateko ez dabe bihar
sillarik, ezta oherik lotarako, dana lurrian egin leike tatami gañian;
baña bañatzeko bai, sillatxo bat bihar dabe.

Hala garbittu ostian, bañera bero-beruan sartzen da bat, baina jaboi
guztia kendu ostian. Ezin da bat jaboiakin sartu bañura, ojo!. Etxian
bat baiño geixao bañatu behar badira, bañeria ez da husten: danak ur
berian. Dutxa-telefonua dago ez bañera parian, handik kanpo baizik.
Bañeran dutxatzeko modua badago, baiña telefonua luzatuta, eskuakin
eusten badetsatzu bañeran sartuta zagozela.

Hori etxe partikularrian ikusi dogu. Eta Ryokan edo hotel/ostatu
tradizionaletan, Onsen baiñu tradizionala baldin badake, antzera da.
Hotel eder honetan egon ginan, eta irudixetan ikusten da:
http://www.rantei.com/hotspring/index.html

Balde biribilak buruz behera dagoz, baina hor jartzen da toalla
uretan, eta paretera begira, taburete baten jarrita garbitzen dozu
gorputza, zure pareko grifo, telefono eta jaboiak erabilita (Shiseido
markakoak, de calité, leku jakin honetan). Beste parrokiano batzuk be
egon leikez leku berian. Hala garbittu ostian, uretara. 40 gradu
inguru, gure umientzat beruegi, eta neuretzat be bai, baiña esan neban
"probau ein biadok!", eta barrura. Urten ostian, beste gela baten
sikatu, eta orrazi, aitzur, aftershave eta lurrunak zure esku, guapo
jartzeko.

Neskak eta mutillak, bereizitta. Baiña hara sorpresia, arratsaldez
hotelera sartzian juan giñan Peru ta bixok mutillenera, eta hurrengo
goizian, barriro, zuzen bixok bezperako lekura: baiña kanbixauta
zeuan! nesken artera sartu giñan zuzenian! Shinchan eta bere aittak
marrazki bizidunetan protagonizauta moduan! enfin, kanpora urten eta
bai, abixauta zeuan, ezker-eskuma kanbixauta zeuazen gizon-andrazkuen
kartelak. Zergattik? bainua relaxa dalako batik bat, eta ezker edo
eskumakotik bista desberdina zeualako, baten kristalerak
zuhaizti-lorategi batera emoten zeban, eta bestiak banbu artera.
Bezeruei bi bistak eskaini ahal izateko, egunero kanbixatzen da andren
eta gizonen Onsen posiziñua.

Horrez aparte, etxe, hotel eta abarretan, komun elektronikuak,
beroketa automatikuakin eta txorro-garbiketakin, zuzenian ura
ipurtzulora apuntatuta...

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to