Kulturaz kultura juanda, sorpresa harrigarrixak hartzen jittuk, bai. Oso 
interesgarrixa komun japonesena (kaso honetan, ondiok "komunak"). Zihur 
nago azalpen logiko-historikua dagola aulkatxua eta baldia erabiltzeko, 
baiña egixa esanda etxatak burura etortzen (ur korriente faltia, 
xaboirik eza -oin dala relativamente gitxiko asmakizuna da xaboia-...).

Eibar mediebalan liburuan (Maiztegi plaentxiarrana), Kontseju Zaharran 
remodelaketa plano bat agertzen dok -muralla zaharran zati bat bota 
bihar izan zebenian- eta hantxe agertzen dittuk planuak: "recinto de la 
alhondiga", "puerta principal", "almacén", "común"...

Ez dakitt nun irakorritta dakaten (foro honetan?) Ekialdeko Europako 
kakalekuena: tazan hormara begira jarri bihar izaten zara, eta taziak 
berak halako plataforma bat daka; kaka euskal erara egiñ ezkeriok, 
gorotzak plataforma horretan geratzen dittuk, ondo inspekzionau ahal 
izateko.

Makurtuta edo jarritta kaka egittian be aldia jagok...

Obramentua zer dan, indar edo errelajaziñoko kontua...

Bueno! Gai oso interesgarrixa, bai.

O.


Luistxok:

Ekialdeko bañuen ohitturak aittatzen dirala-ta, Japonian ezagututako
bañuen kuriosidade pare bat.

Bañutik kanpo garbitzen dira japonesak (ez dakit ze epokatik), baina
taburete txiki baten jarrita, baldetxo bat erabilita, enjabonatu eta
ureztatu, eta toalla bustixakin igurtzitzen da bat. Bañuko zoruak
berak daka desague bat beraz, eta isolatutako dago pasillotik.
Banketa-aulkixa ezinbestekua da itxuraz: jateko ez dabe bihar
sillarik, ezta oherik lotarako, dana lurrian egin leike tatami gañian;
baña bañatzeko bai, sillatxo bat bihar dabe.

Hala garbittu ostian, bañera bero-beruan sartzen da bat, baina jaboi
guztia kendu ostian. Ezin da bat jaboiakin sartu bañura, ojo!. Etxian
bat baiño geixao bañatu behar badira, bañeria ez da husten: danak ur
berian. Dutxa-telefonua dago ez bañera parian, handik kanpo baizik.
Bañeran dutxatzeko modua badago, baiña telefonua luzatuta, eskuakin
eusten badetsatzu bañeran sartuta zagozela.

Hori etxe partikularrian ikusi dogu. Eta Ryokan edo hotel/ostatu
tradizionaletan, Onsen baiñu tradizionala baldin badake, antzera da.
Hotel eder honetan egon ginan, eta irudixetan ikusten da:
http://www.rantei.com/hotspring/index.html

Balde biribilak buruz behera dagoz, baina hor jartzen da toalla
uretan, eta paretera begira, taburete baten jarrita garbitzen dozu
gorputza, zure pareko grifo, telefono eta jaboiak erabilita (Shiseido
markakoak, de calité, leku jakin honetan). Beste parrokiano batzuk be
egon leikez leku berian. Hala garbittu ostian, uretara. 40 gradu
inguru, gure umientzat beruegi, eta neuretzat be bai, baiña esan neban
"probau ein biadok!", eta barrura. Urten ostian, beste gela baten
sikatu, eta orrazi, aitzur, aftershave eta lurrunak zure esku, guapo
jartzeko.

Neskak eta mutillak, bereizitta. Baiña hara sorpresia, arratsaldez
hotelera sartzian juan giñan Peru ta bixok mutillenera, eta hurrengo
goizian, barriro, zuzen bixok bezperako lekura: baiña kanbixauta
zeuan! nesken artera sartu giñan zuzenian! Shinchan eta bere aittak
marrazki bizidunetan protagonizauta moduan! enfin, kanpora urten eta
bai, abixauta zeuan, ezker-eskuma kanbixauta zeuazen gizon-andrazkuen
kartelak. Zergattik? bainua relaxa dalako batik bat, eta ezker edo
eskumakotik bista desberdina zeualako, baten kristalerak
zuhaizti-lorategi batera emoten zeban, eta bestiak banbu artera.
Bezeruei bi bistak eskaini ahal izateko, egunero kanbixatzen da andren
eta gizonen Onsen posiziñua.

Horrez aparte, etxe, hotel eta abarretan, komun elektronikuak,
beroketa automatikuakin eta txorro-garbiketakin, zuzenian ura
ipurtzulora apuntatuta...

Luistxo


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to