Atzo arratsaldean medio asko Arrasatera begira. Neuk ere han igaro nuen 
arratsaldea, bezero batekin lanean. Peajetik irten eta kabinan kobratzeko 
momentuan, kontxo, emakumezko gazte bat, begi haundi eder batzuk, pirtzin bat 
beheko ezpainean, oso neska polita, eta ezaguna: Sandra Carrasco zen, Isaiasen 
alaba. Aitaren lanpostu berean.

Begira geratu nintzen, eta konturatu zen, ezagutu nuela, beste askok ezagutuko 
duten bezala, hark gu nor garen jakin barik, ofizinista aspertuak bolantean 
besterik ez. Ez nion ezer esan, eskerrik asko bakarrik, tiketa jasotzean. 
Zerbait esan behar ote nion pentsatzen jarraitu nuen kotxearekin, oso indartsua 
eta oso duina iruditu zitzaidala nola eman zuen aurpegia aita hil ziotenean. 

Iluntzean etxean, notiziak ikusten, pentsatu nuen berriro kontu hartan: inor 
konturatuko ote zen atzo, Arrasatera peajetik joandako kazetari guztien artean, 
nork zuen txanda hango kabinan, non zegoen notizia...

Gaur errepasoa egin dut han eta hemen. Kazetari bakarrari egin zaio aipagarri: 
M. Rueda delako bat, El Diario MontaƱes-erako
http://www.eldiariomontanes.es/20080425/nacional/hija-concejal-isaias-carrasco-20080425.html

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to