Correrorako lan egiten dau. 1966koa
Sasoi baten Markinaldeko korresponsala izandakoa, han jaiotakoa  da.

Bertoko

----- Original Message ----- 
From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Friday, April 25, 2008 9:27 AM
Subject: [eibar] Sandra Carrasco



Atzo arratsaldean medio asko Arrasatera begira. Neuk ere han igaro nuen 
arratsaldea, bezero batekin lanean. Peajetik irten eta kabinan kobratzeko 
momentuan, kontxo, emakumezko gazte bat, begi haundi eder batzuk, pirtzin 
bat beheko ezpainean, oso neska polita, eta ezaguna: Sandra Carrasco zen, 
Isaiasen alaba. Aitaren lanpostu berean.

Begira geratu nintzen, eta konturatu zen, ezagutu nuela, beste askok 
ezagutuko duten bezala, hark gu nor garen jakin barik, ofizinista aspertuak 
bolantean besterik ez. Ez nion ezer esan, eskerrik asko bakarrik, tiketa 
jasotzean. Zerbait esan behar ote nion pentsatzen jarraitu nuen kotxearekin, 
oso indartsua eta oso duina iruditu zitzaidala nola eman zuen aurpegia aita 
hil ziotenean.

Iluntzean etxean, notiziak ikusten, pentsatu nuen berriro kontu hartan: inor 
konturatuko ote zen atzo, Arrasatera peajetik joandako kazetari guztien 
artean, nork zuen txanda hango kabinan, non zegoen notizia...

Gaur errepasoa egin dut han eta hemen. Kazetari bakarrari egin zaio 
aipagarri: M. Rueda delako bat, El Diario MontaƱes-erako
http://www.eldiariomontanes.es/20080425/nacional/hija-concejal-isaias-carrasco-20080425.html

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to