Esan nahi neban: merkadillua, dudarik barik, herrixan erdi-erdixan, bihar 
dan moduan funtzionau deixan horrek. Horretxegaitxik, "danondako komodo 
diran bitxartian" idatzi dot. Goixan ala behian, erabiltzalliak erabagi 
deixela onduen zelan moldatzen diran. Akaso erosliak goixan komoduago dabiz 
baña saltzalliak furgonetekin eta behian nahixao...ez dakitx. Lekua 
fundamentala da, dudarik barik. Haixia be saldu leike leku onian egonda, eta 
urria erregaluata bez barriz, izkutuan egon ezkero. Bestela Elgoibartik 
buelta bat emotia besterik ez dao Sigma aldeko merkadillora. Ganau ferixia 
be herritxik etara nahi izan zeben eta oiñ ostera berpizteko zer eiñ ez 
dakixela dihardue... 

Oiñ, megakarpekin ez dakat dudarik. 

Gari Araolaza writes: 

> On Thu, Jul 10, 2008 at 8:37 AM, Josu Garate <[EMAIL PROTECTED]> wrote: 
> 
>> Momentukuak diran halako montajiak ez nabe gehixegi arduratzen nun
>> kolokatzen diran, danondako komodo diran bitxartian, baña beti pentsau eta
>> esan izan dot Untzagako plaza bixak, beti! libre biharko leukiela.
>> Megakarpa
>> horreitxatik hasitxa, klaro. Batez be, Txantxazelaiko altiplano desertiko
>> hori hor eukitxa. Badakigu tiobibuak jartzeko ein zala baña... 
>>
> 
> Aupa Josu (arkitetua), 
> 
> Ez jata garbi geratu merkadillua goixan ala behian ikusten dozun hobe. 
> 
> Neregatik merkadilluak leku duina bihar dau, ondo antolatuta eta abar. Leku
> gitxi badago, lizentziak gitxitu edo lekua zabaldu biharko da, baina
> erdi-erdixan egon bihar dau, herrixan integrauta eta "traban", modu
> nabarixan. Asteazkenetan etxekoandrien umoria ere aldatzeko gai da,
> anbientia, kotilleua... herri girua.  Seguru nago Eibarren kohesiorako lan
> haundixa egiten dabala merkadilluak. 
> 
> Gaurko prentsan irakurri dot saltzaileak ez dagozela pozik. Neregatik obrak
> bukatutakoan berriz behera. 
> 
> Gari
 


arkitetua
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to