Gaur, Eibarko, Arrateko Andra Mari eskolan, 11:00ak aldean, Laboaren kantuak 
jarri dituzte megafonian, kanpo aldean, Eibarren entzuteko moduan( edo Urki 
auzoan gutxienez) . Eskolak egindako omenaldi txikia izan da, atezaina buru 
zela (eta burutazioa ere berea). 
Ikasle batzuek ez dute ulertu, beste batzuek bai.  Berdin irakasleokin. Askok 
igarri ere ez diote egin omenaldiari. Beste askok malkotxoei eutsi diete. 
Txikia baina polita izan da. 
Anekdotatxo modura kontatzen dizuet.
ane
----- Jatorrizko mezua -----
Nork: Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>
Data: 2008(e)ko Abenduak 2(a), Asteartea, 6:35 pm
Gaia: Re: [eibar] Mikel Laboa ixildu jaku
Nori: Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>

> Sustatun egon diren erantzun mordoaren artean,
> http://sustatu.com/1228119370
> 
> Aitor Zuberogoitiak dio piroteknia eta guzti enterratu beharko
> genukeela, eta arrazoia du, baina ez da hiletarik izango. Omen egiteko
> gogotik umezurtz sentitzen denik ere bada, eta dirudienez 
> hilaren 7an,
> igandean, Plaentzian kantu-afaria da, dena Laboaren ingurukoa: ez
> dakit detaile gehiago, inork bai?
> 
> Lluis Llach.ek idatzi du Berrian dolu egun nazionala ere izendatu
> beharko litzatekeela.
> 
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
> [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe 
> bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

ane


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to