Nere ustez, berba hau gazteleratik antxiñan hartutakua izango da, gero
euskeraz (Eibarren) bertakotu, zentzuz aldatu eta azken urtietan
eibartarrak gazteleraz be erabiltzen hasitta. Beraz kontuz: eibartar
gazteleradun batendako "afanoso" esannahi bat badaka (teatrero, harrua,
pallaso, edo halako zeozer) kanpoko gazteleradun batendako "afanoso"
berbiak "hacendoso, trabajador" esan gura dabela uste dot.
Beste kaso batzu be ba dagoz. Adibidez Oiartzunen, "konparaziyo bat"
esaten dabenian "adibidez" esan nahi dabe, eta txartoulertuak izaten
nittuan honekin (ez nekixan zerekin konparatu bihar neban). Edo
Txirritan bertso batzutan entzunda dakaten "proportziyo bat" esakeriak,
"proposiziño bat" esan nahi dabela ulertu arte urtiak pasau nittuan be.
O.
Danik:
Aldamenian dakarazen bi lankidiek eztabe ezautzen, erderaz bai, persona
afanosa.
Bata Errenderikua, bestia Bilbotarra.
Nik beti erabilli dotena afankerixetan da.
Dani
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.