Santo Toribixon "Ibiltarixanak" liburuan bertsogintza beitzen egon naiz. 
Horrek bertso horrek berez hitz lauz moruan leitzeko ez dira bate errazak 
(zueko inork leittu dittu denak?, zuetako zenbatek hasi bai baina bukatu ez?), 
eta horregatik, denak leitzeko, kantatu ezkero askoz hobeto izango zala eritzi 
netsan. Baina, ai, nik bertsoaz ez dakit ezebez eta ez dakat ideiarik bez nola 
kantau leikezan.

    Metrikak, errimak, luzerak... beittzen egon naiz eta pila bat mota 
diferente dittula ikusi dot. Hasiera batean kantatzeko bertsoak zirela 
barruntau doten arren, oin dudatan nago. Batzuk bai, kantatutako bertsotarako 
molde normalak dira, baina beste batzuk... ez ete dira izango  poesia 
idatzia/irakurria egiteko erabiltzen diranak?? 

    Ezagutzen dozue horren inguruan inolako azterketarik egin dan, argitaratu 
dan, zeozer? Horren bueltan badakizue zeozer?

    Ima (auzi horrekin pikatuta)
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to