Oso guapo garelako, Andoni. Oso gutxi hitz egin neban, pena haundixaz geratu nitzan eta kuadernuan apunte dexente bota barik. Hurrengo batean gehiago eta hobeto.
Bidio horretan ikusten zana neurriz kanpo atarata zeguan, urte amaierako juerga bat zan, eta erreportaje horretako jendiak katxondeo gogua zeukan gaiaz serio iritzia ematekoa baino. Hori gertatzen da desfase momentu batean kamera bat sartzen denean. Eta gero, hainbat ordutako grabaziotik nahi diren korteak egiten dira. Morbosoenak, noski. Hala ere, txortan egin nahi duenak aukera badu, Andoni. Beste kontu bat da txortaldi hori nolakoa, norekin eta zein kondiziotan izan daitekeen. 15 urterekin hasten garela sexu-harremanetan... ez dut uste hori denik txortan egiten hasteko adina, kontua da zer ulertzen dugun sexu-harreman moduan. Umetatik eskolaurrean gure gorputzekin, batak bestearenarekin, jolasak egiten ditugu, eta hori orain ona dela defendatzen dugu, gure gorputzak deskubritzeko eta abar. Itxaro Sorozabalek Markosi esan zion ez duela jakin behar zertan dabiltzan bere alabak, euren intimitate-eskubidea defendatu zuen, baina hori baino lehenago esan zuen lan kontratu bat egiteko adina ez duena ez dagoela prest harreman sexualetan hasteko. Noiz lortzen du gazte batek intimitate-eskubidea? Umetan gorputzekin jolastea ona baldin bada, ez dakit batzuek ze bildur dioten bere seme-alabek 15 urterekin bere gorputza lagunekin deskubritzen ibiltzeari. Gora liberazio sexuala! josu. 2009/1/8 Andoni Azkarate <superand...@gmail.com> > Eon nitzan atzo gabian gure bi zerrendakidiak kalakan ikusten. > Lehenengo gaixari buruz, Iñigo Agirrek esan zeban Bilboko > erasmus-party horren reportajia amaitzian Euskal Herriko edozein > txokotan astebururuo topau geinkela halako panoramak (lotsarik gabeko > eta gehiegikerien bila dabizen kanpotarren orgia bat [sic] ), hala > nola Elgoibarren. Kriston goguak etorri jatazen deitzeko eta hori > gizurra dala esateko. Nere ustez mini-reportai horretan agertzen zana > exzepziñua zan, ez Elgoibarren ezta Eibarren, ezta euskal > juerga-zonetan nik ez dot halako anbienterik topau. Norbaitxek topau > badau esatia ze auzotan ta ze ordutan. > Vaya semanita-ko esaldi famosua be urten zan pare bat alditxan (aquí > no hay quien folle) eta kuestionau zan bere zinezkotasuna. Nik uste > gaur egun oindiokan aplikau leiken esalditxua dala nahiz ta gure > gurasuen garaitxik hona gauzak hobera ein ta askatasun gehixo eon gaur > egunian. > > Amaitzeko, saiua ondo eon zan nahiz ta pixkat motz gerau. Betiko > bezela debatiak pillo bat garatu ahal dia. Markos eta Josu, oso guapo > agertzen ziñazien ;) > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.