Ander Arroitajauregik:

baña zenbat jendek, ze jendek ikusten dau telebisiñua >eta zeitzuk irakurtzen dabe blogak??

Kalakaren audientzia handiagoa nire blogarena baino, susmo hori daukat; baina audientzia handiagoa du "la expulsión de la enana de gran hermano"k kalakak baino; eta oprah winfreyren programak askoz ere handiagoa espainiako edozerk baino; ikuspuntu holografikoaren arabera, garrantzitsuena esan edo idatzi beharrekoa txukun eta ganoraz botatzea da, nahiz eta ez aditu lau katuk baino; audientzia handia eskertzen da luzaro prestatutakoa fundamentuz botatzen duzunean; baina audientzia handiaren aurrean hanka sartu dezakezu, ergelkeriak aldarrikatu, oinak zeharo hoztuta dauzkazulako odola burura iritsi ez eta ezer esateko ezinean egon, buruko edo hagineko minaren ondoriozko agresibitate pepelerdo batek itsutu eta gero damutu eta "hil nazazu kamioi!" desiratu...


----- Original Message ----- From: "ander" <an...@eibar.org>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Friday, January 09, 2009 7:02 AM
Subject: Re: [eibar] Kalakan. Lehen: Israel-Palestina amama


Bai Markos, baña zenbat jendek, ze jendek ikusten dau telebisiñua eta
zeitzuk irakurtzen dabe blogak??

Ander Arroitajauregi Wondering




markos zapiain(e)k dio:
egia da, superrandoni, eztabaidak pilo bat gara daitezke; eta josu, hor duzu bloga, kalakan esan barik eta kuadernoan penaz utzi behar izan dituzunak botatzeko; telebistak baditu ezaugarri ederrak, baina edozein kalakariri galdetu eta ia beti aurkituko duzu askoz ere luzeagoa eta zabalagoa dela prestatutakoa gero adierazi ahal izan duzuna baino, beti dago frustrazio hori; horixe du telebistak ez dago bloga lakorik esan gura duzuna zehazki esateko, oso nekatuta ez bazaude behintzat
 -----
 Original Message -----

    *From:* Josu Mendicute <mailto:josumendic...@gmail.com>
    *To:* Eibartarrak zerrenda <mailto:eibartarrak@postaria.com>
    *Sent:* Thursday, January 08, 2009 11:56 AM
    *Subject:* Re: [eibar] Kalakan. Lehen: Israel-Palestina amama

    Oso guapo garelako, Andoni.

    Oso gutxi hitz egin neban, pena haundixaz geratu nitzan eta
    kuadernuan apunte dexente bota barik. Hurrengo batean gehiago eta
    hobeto.



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to