Askotan Mogelek berab arraruak eta gitxi erabilixak erabiltzen dittuz bere
lana garbixago eta aberatsago egin asmotan. Modan zeguan.
Beste alde batetik, erdan kutsua zeken berbekin fobixia zeken bere
sasoikuak. Horretara, beruana kendu bihar jako.
leire

2009/1/2 Imanol Trebiño <trebi.a...@euskalnet.net>

>  O.k:
>
> Atentziñua deittu zesten gauzak:
> - "Esain"-zatar- ta "malmutz" -gaizto- berbien ugarittasuna. Dudia izan
> neban, ¿kultismo modura sartuta ete jagozak, ala oin dala 200 urte
> takian potian erabiltzetik guztiz desagertu ete dittuk?
>
>         - Bestiak beste, agertzen dan beste berba bat "azartaua" da, hau da
> "ausarta", niretako ziharo berba berrixa zana, euskara "batuarekin"
> sartutakua. Beittu, gure Mogelek zerabilen!
>     Nire ustez kontu bixak sartzen dira, alde batetik orduantxe normalak
> ziran berbak eta gaur egun erabileran eskastu diranak; eta baitta be bere
> sasoixan gutxi erabiltzen ziranak sartzen zittuala, hizkuntz aberastasun
> moduan. Ez desta emoten neologismoen zalia zanikan, baina bai halako
> harribitxiren zalia. Peru Abarkan be ikusten da hori, nire ustez: "beittu,
> kalian erabiltzen ez diran berbak baina baserritarrak bai darabixezenak."
>
>     "Ipuinen" edizioan (edizio edarra!) Mogelek berak orduantxe
> sartutako oharrak jaso dira. Oharrak espainolez dagoz. Mogelek oso ondo
> zekien euskaraz, baina erdaraz be primeran zekien, besteak beste erdaraz be
> idatzi zittulako liburuak. Esate baterako, lehenengo ipuinan
> (hasieratik hasteagatik, baina egixa be bada urriak dirala) testuan
> berba hauek agertzen dira: otzantò, arretondo chaarraz, eta erregutau. Eta
> ohar moduan jarri zeban:
>         otzantò = mansamente
>         arretondo chaarraz = con refunfuñamiento
>         erregutau = replicar
>
>     Mogelek ohar horrek sartu bazittun begibistakoa da orduan ez zirala
> berba arruntak, normalak izanez gero ez leuke zentzurik izango halako
> esplikaziñuak sartzia. Ez, ez ziran usu erabiltzen, eta gure Juan Antoniok
> bazekien.
>
>     Xabier Altzibarrek egindako ediziñuan Mogelek egin ei zittuen ohar
> horrek azaltzian "e.o." laburdura erabilli dau, eta laburdurak azaltzian
> zera diño:
>     "e.o: egilearen (batzuetan, agian, kopiagilearen) oharra, lerroaren
> bazterrean -in margine- ezarria, eta lerro-ertzean kokatu ezin denean,
> oinean jarria".  Horretara, dudarako tokia be lagatzen dau. Ohar horrek
> Mogelenak dira Altzibarren ustez, baina izan leike gorde dan eskuizkribuaren
> kopiagileanak. Dudiak hor iraungo dau.
>
>     Ima.
>
>         Obra hau lehendabiziz aittatu nebanian lore batzuk bota netsazan
> Bego Azpiriri. Ez dau ezer-ezer erantzun. Jo, zelako sikuak dira neska
> euskaldunak (batzuk). Gero kejatzen dira mutiko euskaldunak neska
> sudamerikanoekin doiazelako.   ;-)
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to