Andoni Azkaratek:

"Tuenti" modu erosua da lagunekin mezuak idazteko ta >gehixen bat argazkixak igo ta komentatzeko, fotolog >eta argazkiak.org bezela, baina era pribatuago baten, >zure "ingurunia" dakazu ta eta zure ingurune hori zeinek >ikusi elejidu zeinke.

orduen esan lei tuentik kuadrillan pribatutasune zorrotzau babesten dauana argazkiak-ek eta fotologak baino, eta face-book-ak beste?

----- Original Message ----- From: "Andoni Azkarate" <superand...@gmail.com>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Tuesday, January 20, 2009 8:14 PM
Subject: Re: [eibar] blogak demodé ei dagoz


2009/1/20 markos zapiain <mzapi...@euskalnet.net>:
Hemen Bermeon 17 urtetik beherako ia ikasle guztiak dabiltza Tuentin.
Unibertsitatean dabiltzanen artean 20 urte da muga. Hortik gora, apenas.

Bueno nik 23 egin berri ditxut ta banabil tuentin, lagun asko bertan
dauz ta. Modu erosua da lagunekin mezuak idazteko ta gehixen bat
argazkixak igo ta komentatzeko, fotolog eta argazkiak.org bezela,
baina era pribatuago baten, zure "ingurunia" dakazu ta eta zure
ingurune hori zeinek ikusi elejidu zeinke.


Alaba batek, Leirek, 14 urte, eskatu zidan nik bera agregatzea, eta horrela
gero berak ni blokeatu egin ninduen, desagerrarazi, hil. Ezin bere berri
Tuentiren bidez jakin.

Seguru hasiera baten pozik agregatuko zetzula baina behin ikusitxa
bera "kontrolau" ahalko zendula hobeto pentsauko zeban...


Kezkagarriagoa zait beste alaba, Amaia, 16 urte. Ez nau blokeatu. Bost axola
zaio nik zertan dabilen ikustea. Eta makillaje horiek, pose horiek, trago
horiek, zapatu gauetako begirada zoro hori..., baina zelan da posible bere
aita blokeatzeko ardura eta lan txiki hori ere bere gain hartu nahi ez
izatea?

Badirudi zure bi alabak izaera aldetik diferentiak diala.


Gaur egungo gaztetxuei beraien pribatasuna (edo pribazitatea?) bost
ajola jake, aspaldi ikusi neban hau. Ni behintzat saiatzen nai
gutxienez googlen bilatzailiak nere datu pertsonalenak ez agertzia,
eta soilik tuentiko nere lagunek nere datuak jakitzia. Facebook-eko
kontua borratzeko tentaziñuakin nabil azken egunotan. Askotan pentsau
izan dot nere generaziñua "nativo digital" deritzon lelenetarikua
dala, edo trantsiziño garaikua dala.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to