Zurekin nago, Gari, goitik behera sinatzen dut esan duzuna.
josu.



Imanol Trebiño<trebi.a...@euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen
(2009eko azaren 17a 23:22):
> Garik:
>   >Nik garbi daukat, epaimahaiaren sisteman sinisten dut, edo gutxienez
> uste dut epaimahaia dela prozesu fidagarriena.
>
>   Neuk bardin pentsatzen juat, baina normala ikusten juat potere batzuen
> partetik kritikak agertzia: justizia administrazioan monopolixuari eutsi
> gura jetsek. Oso giza talde zihatzak potere hori jaukak eta berantzako gorde
> gura jok. Epaimaixan legia egin ebenian be, oso-oso estua egin juen.
> Epaimahaiaz epaitzia salbuespen hutsa dok.
>
>   i
>
>
> ----- Original Message ----- From: "Gari Araolaza" <g...@eibar.org>
> To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
> Sent: Tuesday, November 17, 2009 10:59 PM
> Subject: Re: [eibar] Laffage mendekua
>
>
> Nagore Laffage kasuan, niri deigarria egin zait nola egurtu dituzten
> epaimahaikoak alderdi guztietako politikariek.
>
> Hara: politikariek erabakitzen dute epaimahai bidezko epaiketak
> ospatzen hastea. Gauzak antolatu eta epaimahaikideak aukeratzen
> ditugu, gauzak ahalik eta ongien azaldu eta frogak erakutsi, eta
> azkenean galdera egiten zaie: homizidio ala hilketa?
>
> Erantzuna ez denez populista (ziurrenez askok bizi guztirako kartzela
> edo heriotza onartuko luke), eskandalua omen da, ez omen da espero
> genuena, oker handia egin omen da.
>
> Nik garbi daukat, epaimahaiaren sisteman sinisten dut, edo gutxienez
> uste dut epaimahaia dela prozesu fidagarriena. Izan ere, (teorian
> behintzat) beraiei egin zaie kasuaren aurkezpen zabal, osoena eta
> konpentsatuena. Norbaitek erabakitzekotan, beraiek dute legitimitate
> gehien nire ustez.
>
> Orduan, zergatik egiten zaio galdera hori epaimahaiari, eta gero
> emaitza "okerra" eman dutela esan?
>
> Aurretik denok emaitza zuzena zein zen bagenekien, zertarako egin dugu
> epaimahaiaren inguruko antzerki hori? Agian hasieratik esan behar
> genion epaimahaiari zein zen beraiengandik espero zen emaitza. Eta
> kitto.
>
> Ala Audientzia Nazionala da fidagarriagoa?
>
> Gari
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to