Ez dakit fijatu zareten, aurpegia baino hobeto enfokatuta dago ezkerreko
titian :p daraman pegatina. Gustatu zitzaidan Markosek pegatinarekin egin
zuen obra! Hemen argazkia handian:
http://www.argazkiak.org/photo/zapiain-eta-alaba/size/o/

Sinpleagoa nik Ane Urkiola lagunari jarri niona: Egunkaria libre pegatinaren
kanpoko aldea, bokadillo bat hutsik:
http://www.flickr.com/photos/supermendikute/4198360008/

Baina nire ustez ondo islatzen du Egunkaria auziarekin izan genuen
sentimendua: Hitzak kendu zizkiguten. Euskara gosea du Euskal Herriak,
askatasun gosea.

Zapiainen argazkira itzuliz, nekatua zirudien argazkia atera nionean.
Egunkariaren aldeko manifestazioaren ondoren izan zen hori, pentsatzen dut
manifestazioan bere ingurua kontenplatzen xahutuko zituela bere indarrak,
eta hortik atera duela orain bere artikulu marabilloso horiek idazteko
inspirazioa, agian. Argazkiak bere Tuentiko alabetako batekin, eta hemen
Markos Tuentiren jardunaz perla ederrak botatzen:
http://eibar.org/blogak/zapiain/archive/2010/01/10/cyberbullying-eta-dedipix

Trebiño, egin duzun deskribapena gehitu diot argazkiari, eskerrik asko.
josu.








Luistxo Fernandez<luis...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
urtren 12a 11:45):

> 2010/1/12 leire narbaiza arizmendi <txarg...@gmail.com>:
> > sustaturako erretratu baten billa Josu Mendikutek batzuk eskindi
> zestazen,
> > tartian Markos Zapiaiñen bat.
> > Markos, kabixau bihar dozu blogeko erretratua eta hauxe jarri. Josu da
> > erretratistia, eta sekulako mesedia egin detsu, oso ondo zagoz eta.
> > Guapo-guapo. Pleiboi begiradia eta dana dakazu, barren!
> > zure ikasliak argazkixa ikusi ezkero karpetan jarriko dabe!
> > Bueno, izan leike onduan dakazun neskiangaittik, bera bai dela guapia!
>
> Bai horixe. Markos Zapiain eta bizitzako kontuetako bere irakasle
> printzipala, biak hor.
>
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to