Soziedadian afarixa dakadanian, askotan guretako (22-24 urte)
nagusixak diran batzukin alkartzen gara. Batzutan jubilaziñora begira
dagozenekin, beste batzutan 80tik gorako batzuk be... beti gustau izan
jata holako situaziñuak tokatzia. Ustekabeko jendearekin ere askotan
tokatu zaigu nagusiekin mahaia konpartitzea.

Asko gustau jatan zure mezua, Igone! Baina Sanjuan bezperia eta...
bidali barik geratu jatan erantzuna. Anekdotaren bat nekan buruan,
baina ia uztailan sartuta gauden honetan ez naiz akordatzen. Beste
baterako.

josu.





oier gorosabel larrañaga<txikill...@eibar.org> igorleak hau idatzi
zuen (2010eko ekaren 23a 16:25):
> Kaixo Igone.
>
> Nere ama zan euretako bat. Gaur etorri da barriro Lekeittiora (hamen egoten
> da udan) eta zuk diñozuna komentau detsatenian, "a cuadros" geratu jata. Ia
> zelan nekixan, eta... jejeje.
>
> Asko poztu da, dana dala. Eta jubiletxekuen artian be komentauko dabela
> badakitt.
>
> O.
>
>
>
> Igonek:
>
> aupa!
>
> atzo gabian lagun batekin ospatu neban san juan bezperian bezperia, eta,
> kasualidadez, tunelpera juan ginan afaltzera.
> berton 12 lagun inguru zeren afaltzen, eta gehixenak alkandora zurixa zeken
> jantzitta, paparrian "untzagako jubilatuen abesbatza" idatzitta zekan
> alkondaria.
>
> giro onian afaldu genduan, eta segiduan hasi ziran danak kantuan
> (zeozegaittik izango dira untzagako jubilauen abesbatzakuak ba). eibarko
> kantu asko entzun (eta kantau) genduazen, batzuk erderaz eta beste batzuk
> euskeraz, baina guk (gaztiak garalako?) oso gitxi ezagutzen genduazen.
> kantuen letria oso ona, eibarko kale, jende, ta gertatutakuen ingurukuak.
> han zerenen artian aintzane zerrendakidian ama be bazeguan, eta berak igual
> kantu-paperak lortu ahal dittuala pentsau dot...
>
> benetan, kriston kantu-afarixa izan zan, gerra aurreko ta osteko kantuekin,
> danak gustora, eta inguruan zerenak "hau da benetako eibar" esaten....
>
> holakuak edarrak izaten dira, antolatu ta pentsau barik kriston girua!!!
>
> igone
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to