Eta hórrek kantu bixak ze musikaz ziran jakitterik bai?
i
----- Original Message -----
From: Aintzane Agirrebeña
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Friday, July 02, 2010 9:31 AM
Subject: Re: [eibar] san juan bezperaren bezpera
Hori, hori, Arrate! Kantu afarixa! Ni apuntatzen naiz eta nere ama be bai,
seguru!
Zuk aittatutako kantuorrekin anekdota bat dakat. Gure basarrixan lehen
bazkalostietan kanturako joeria zeuan. Behin gizonak pixkat gehitxuao poztu
ziran eta hori kantatzen hasi. Holan hasi ziran:
Duan, duan, duan fanfarreria bagenduan (bis)
Atzo gabian beranduan
nekez etxia jo genduan
hala ta guztiz sutonduan (beste bersiño bat be bazeuan: Ama Maria sutonduan)
fanfarreria bagenduan.
Duan, duan, duan fanfarreria bagenduan (bis)
Azkoittiko Azkaraten
neska-mutilak ohe baten
andra-gizonak beste baten
txingili-txangulu egiten.
Txingili-txangulu egiñagaitik
Zulua bere lekuan,
Gorputzari gustua emanez
Diruak egin nittuan.
Txik eman ta txik sartu
hik eman ta nik hartu...
Holan ziharduela, konturatu ziran berdekerixak kantatzen ziharduela eta
golpetik ixildu zian! Eta danak esaten zeben ez zekixela gehixago. Anai
bakoitzak bertso bat omen zekixan eta hurrengua eztakit-zein anaiña zala ta...
Ezin izan genduzen bertso guztiak etara. Eta honek be kostata! Handik gutxira
Santixau jaixak izan genduzen Goimendin eta auzoko gizoneri galdezka ibili
giñan. Baiña gu neskak, eta gaztiak, eta gizonak ez zeskuen halakorik kantau
nahi! Beste tio bat bialdu bihar izan genduan bertsuok jasotzera eta halakon
baten behintzat bertso batzuk osatu genduzen.
Harrezkero leku gehixagotan be entzun izan dittut bertsuok, baiña bersiño
diferentietan. Uste dot Alaitz eta Maiderrek edo kantau zittuela antzerako
bertsuak eta Iker Allur eta Unai Narbaiza trikitilarixak be grabau zittuen
bertso honek Arrate Irratian. Hau bertsuau be kantatzen dabe (edo antzerakua.
Oin nahastia dakat etxian jasotakuen eta kanpuan entzundakuen artian):
Txik eman ta txik sartu (?)
hori ez da pekatu
poltsikua jorratu
ez ziñen gaizki portatu
Eta estribillo hau kantatzen detse:
Atia jo ta leihora,
XXX-en semia jaio da (bis)
XXX-en semia jaio da eta
Zulua bere lekuan,
Gorputzai gustua emanez
berotasun haundian.
Bertso kuriosuak dia!!
Batenbatek badaka beste bersiñorik?
aintzane
------------------------------------------------------------------------------
De: arrate gisasola <arrategisas...@gmail.com>
Para: Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
Enviado: vie,2 julio, 2010 00:20
Asunto: Re: [eibar] san juan bezperaren bezpera
kaixo Igone ta kantuzaliok!!
Akaso eibarko kantuak liburuan egongo dira jasota, begiratu bat emon ta ia
topatzen dozuzen bertan entzundakuak, ostian neri erakutsi klaro!!
Gainera merezi dau liburuak, eibarko kantuak egotiaz gain eibarren gainian
dihardutenak ta eibarren kantatzen diranak (ziranak idatzi dot hasieran baina
ondiokan kantatzeko afizino danakin ez dabe amaittu!!) be badagoz, hemen pdf-an
jasota:
http://egoibarra.com/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/eibar-kantuz-kantu/kantuz_kantu.pdf
Argitaratu zeben urtian, Euskal Jaiko poteuan liburua hartuta ta soinuakin
lagunduta kantuan ibili ginala esango neuke... ezta Leire? eibarko cara al sol,
arragueta kalian, hiru gizon ilustre... Baina bereziki ta dana emonda kantatzen
genduana, zeuri entzunda ikasi nebala esango neuke gainera, hurrengo kantu hau:
NERE AMAK PENTSATZEN ZUEN
Nere amak pentsatzen zuen
Alaba dontzella zeukala,
Dringilin-dranguluan egiñagaitik
Jaunak barka nazala.
Drink eman da drank hartu
Ez ziran gaizki portatu,
Haiek porruak jorratu
Ta nik dirua kobratu.
Dringilin-dranguluan egiñagaitik
Zulua bere lekuan,
Gorputzari gustua emanez
Diruak egin nittuan.
Drink eman da drank hartu...
KANTATZEN DABEN HERRIXA EZ DA INOIZ HILKO!!
Hurrengo kantu afarixa nun da ba? Igone bota proposamena ta Aintzanek edo eta
Oierrek laguntzailiak ekarriko dittue seguru, Leire ta nik be apurtxo bat
laguntzeko moduan egongo gara, ta zerrendako besteren bat be animauko zalakuan
nago ezta?
Joe! Nik errez errez bota dot baina azkar ez badogu egitten apurtxo bat
itxoiteko eskatu biharrian nago, abuztuan jaixoko da bigarrena ta marjen pixkat
be biharko dot... Urte bukaeran edo, gabon kantueri lekua irabazte aldera ondo
egongo zan eibarko kantuen afarixari bide emotia.
Se va la eibarresa, se va, se va, se va, se va...
gabon danori,
Arrate
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.