aupa, gaur arratsaldez nago ETB1eko Arratsaldeko magazinean, 16.00ak
aldera edo... zuzenean ETBko superguapoenekin, Estitxu Fernandez eta
Oihan Vega.

Twitter eta Umap azaltzen saiatuko naiz. http://twitter.com eta
http://eu.umap.eu Horretarako deitu naute.

Era berean, produkziokoekin, teknikoki asmatzen badugu, saiatuko gara
zuzenean nola dabilen erakusten; hau da, han gaudela euskarazko mezuak
badaude Twitterren, horiek Umap-en nola ageri diren saiatuko gara
erakusten. Programako jardunari buruzkoak badira, galderarik badago
Luistxo edo Estitxurentzat... ba igual erantzuten saiatu ere bai.

Zuen artean, ordu horretan Telebista + Internet egoeran bazaudete,
saiatu (ahal / nahi baduzue) tuiterretik zeozer botatzen. Ze klaro,
behin demostrazioa egiten hasita, gerta litekeena da ez inor ibiltzea
tarte horretan euskaraz twitterren gauzak esaten!

eskerrik asko

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to