Oiartzunen zera egitten jiharduek, "Hikalaguna" izeneko gauzia. Astian behin taldeka geratu berba egitteko; txikiteuan, pasiuan edo bakotxak gura daben moduan. Euskaldunbarrixekin egitten dan estiluan. Biharbada zuen ikastaro osterako halako zeozer egokixa izan laeikek...

Nere aldetik ezin nok juan, jakiña: halan be, blogeko orakuladetatik eta umiekingo berbetez aparte, pizkaka-pizkaka mundura zabaltzen najoiak, eta jente "normalakin" erabiltzera ausartzen jiharduat: paziente batzukin (Markiñakuekin barrena), lankidiekin, espeleologo gaztiekin... Progresiñuan hamendik be.

Zorixonak, eta esandakua: ez deilla kurtsillo baten geratu.

O.


Asierrek:
ikastarua ondo, nik uste.
Lehenengo egunian 35 lagun alkartu giñuazen eta sarrera moduko bat
besterik ez genduan egin. Ideia orokor batzuk, teorixa apur bat... eta
gero ariketa batzuk eta azterketa txiki bat. Izan be, 35 laguneko
taldia haundiegixa izango litzakek eta 2 talde eittia pentsau juagu.
Oindiok ez jakixagu zelan banatu ikasliak, baina ia danondako
aukerarik onena topatzen dogun.

Esango neukek ikasliak gustora egon zirala. Pozik eta ikasteko goguakin.

Horixe dok inportantiena, ikasteko gogua eukitzia. Eta lotsia galtzia! ;-)
10 orduan ezingo juagu hittanorik ez erakutsi eta ez ikasi; baina bai
oiñarrixak ipini jentia animatzeko eta aurrerantzian bakotxak bere
aldetik hittanua lantzen eta praktikatzen jarraitzeko.

Hillabete barru ikusiko juagu! ;-)

Aimo daneri! (posta-zerrenda honetan 7-8 ikasle badagoz, barrena).

asier

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to