Batzuek izaten dira holakoen zale, beste batzuek "txokokeria" kutsua hartzen diote... Norberak nahi duen moduan hartzeko, hona: Javier Reverte idazlearen liburu bat irakurri berri dut, bidaia-liburu bat (eleberriez gain, eleberrien gainetik esango nuke, halakoek egin dute ezagun, batik bat Afrikakoek, gomendagarriak genero hori maite dutenarentzat, "El sueño de Africa" adibidez). Tira, ba Kanadako Artikoari buruzko liburu bat, "En mares salvajes" izenburukoa, eta amaiera aldera idazleak topo egin du, Kanada iparraldeko herri "galdu" batean, munduan zehar ibilitako txekiar batekin, gasolindegi baten jabea, zeinak esaten dion Espainian izana zela, eta hauxe erreferentzia: "[lo que más me gustó de España] Unas escopetas de caza que hacen en Eibar. Son muy caras pero muy buenas."

hoixe ba

mikel e.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to