Nik twitterren ikusi najuan. Eta kitton be bazetorrela uste juat.
Neri ordutegi hórrekin, beti ezina :-(
leire


Asier Sarasua<asara...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
20a 13:48):

> eskerrik asko kronikiagaittik.
>
> pare bat ohar:
>
> 1.- ni neu ez nitzan enterau. Nun iragarri dabe? Ez dot ikusi, ez
> Twitterren, ez Eibartarrak zerrenda honetan, ez udaletxeko webgunian.
> Ezta Eibarko prentsan be. Nere akatsa be izango da, seguru, baina ez dakit
> ba aurreko egunetan jakinmin eta zalaparta haundirik sortu daben.
>
> 2.- hire kronika hori, publikua dok? Hire blogian argitaratzeko asmorik?
> Bestela, EibarOrg-ko albistegixan atara geinkek?
>
> a.
>
>
>
>
> Oier Araolaza<o...@dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
> 20a 13:17):
>
>>
>>
>> Atzo  Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak
>> aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin
>> Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa garapeneko, berrikuntzako
>> eta turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu
>> ziren hizketan. Portaleko areto nagusian ez ginen asko batu, hogei bat
>> lagun inguru. Iruditu zitzaidan gehienak Bilduren ingurukoak zirela, eta
>> horiez gain Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta beste hiruzpalau
>> norbanako.
>>
>> 2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontuak aurkeztu zituzten Garitano eta
>> Uriguen artean, eta ordubete pasa joan zen horretan. Gizarte politikaren
>> aldeko apustua egiten zutela adierazi zuten, aurrekontuaren %50 horretara
>> bideratuz. Inbertsioetan, Deskarga izango da azpiegituretan egingo den
>> inbertsio ia-bakarra. Deba bailarak autopista peajeen kontuarekin bizi izan
>> duen injustizia konpontzeko hartu dituzten neurriak (gehienez 25 euro
>> hilean ordainduko dituzte gipuzkoarrek autopistan) azaldu zituen. Kultura
>> Sailean %11ko jaitsiera kalkulatu nuen eman zituzten datuen arabera, eta bi
>> proiektu estrategiko azpimarratu zituzten: Tabakalera eta Donostia 2016.
>>
>> Ondoren galderen txanda ireki zuten. Aurreikusi bezala gizarte gaiek
>> hartu zuten pisu handiena. San Andres ospitalaren finantziazioaz galdetu
>> zuten, eta Garitano gizarte politika orokorraz hitzegiten hasi zen, eta
>> zehazteko eskatu zizaionean adierazi zuen ez diputazioak ez duela sos
>> gehiago jarriko horretarako, ez dagokiolako eta ez daukalako. Eibarko
>> Eguneko zentroak eskaintzen dituen plaza kopurua beste herriekin alderatuta
>> oso txikia dela aipatu zuen Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta ea 2012an
>> hori handituko den. Ez zuen erabat argitu hori, baina itxura denez ez dago
>> dirurik horretarako. Elgoibarko San Lazaro egoitza tokiz aldatzeko
>> proiektuaz galdetu zuten eta horretarako ere ez da aurreikusten dirurik
>> 2013an. Iraupen luzeko langabetuen egoeraz aritu zen pertsona bat, baina
>> kanpoko eta bertakoen arteko diferentziekin apaindu nahi izan zuen asuntoa,
>> eta hor Garitanok oso ondo erantzun zion nire ustez, horrelako usteei ezin
>> diegula ausporik eman esanez, ez baitira egia, eta larritasun handiko
>> egoerak daudela, eta horiei erantzun beharra dagoela, nongoak diren
>> begiratu gabe.
>>
>> Eibar-Maltzaga bidegorriaren inguruan ere galdetu zitzaion. Eta hasieran
>> baietz esan zuen, aldundiaren prioritateen artean zegoela, baina zehazteko
>> eskatu zitzaionean argitu zuen 2013rako ez duela aurrekontu zehatzik
>> proiektu horrek, eta ez dirudi ezer egingo denik horretaz 2013an ere.
>>
>> Nik bi gauzatxo esan nituen. Ekarriz zuten diputazioko ordenagailuaren
>> windowsa eta office powerpointa ikusita, eta sailen batean IKTak bultzatzea
>> aipatu zutenez, gonbidatu nituen GFA software librearen arrastoan sartzera,
>> eta horren aldeko apostu estrategikoa egitera. Garitanok erantzun zidan
>> gezurra zela Diputazioa ez zegoen software librea bultzatzen (nik ez nuen
>> horrelakorik esan, gonbidatu egin nituen horren alde egitera) eta zakar
>> esan zidan idatzita zutela hori. Nik esan nion halaxe egongo zela, baina
>> software librearen alde software ez libre batean idaztea nahiko absurdoa
>> zela, hori "bizikletaren alde kotxetik hitzegitea bezala da", esan nion.
>> Jon Peli Uriguenek esan zidan baietz, GFAk baduela software librearen alde
>> egiteko borondate argia, eta aztertzen ari direla software enpresekin
>> hartuta daude konpromezu guztiak alor bakoitzerako ordezkapenak
>> programatzeko. Aitziber Iartzak ere esan zidan hartu berri duten erabaki
>> baten arabera hemendik aurrera berritzen edo egiten diren diren
>> Diputazioaren webgune guztiak software librean egin beharko direla.
>>
>> Azkenik, gauden egoera ekonomikoan administrazioaren indarrak gizarte
>> politikei bideratzea erabat lojikoa eta beharrezkoa zela esan nuen,
>> lehentasunak lehentasun direla, eta orain horixe dela egiteko nagusia.
>> Baina zati horrek aurrekontuaren %50a hartzen duela, eta badagoela beste
>> %50 bat aurrekontu beste zereginetarako erabiliko dena. Gizarte politikak
>> zauriak artatzea duela helburu, eta hori egin beharrekoa dela, baina
>> horrekin batera, krisi honetatik atera, edo gutxienez krisi honekin ahalik
>> eta ondoen konpontzen hasteko oinarriak jarri behar ditugula. Eta hori
>> egiteko inbertsioei begiratu behar diegula. 2013rako DFAk aurreikusitako
>> inbertsio ia-bakarrak azpiegiturei dagozkionak dira (Deskarga bukatzeak
>> hartzen du ia guztia), eta horiek ere beharrezkoa dira. Baina krisitik
>> atera edo krisiarekin moldatzen ikasteko beste alor batzuetan ere inbertitu
>> beharko dugula: zientzia, teknologian, garapenean, hezkuntza, osasunean eta
>> kulturan, bai, kulturan ere bai. Gizarte kulturalki bizi eta dinamiko
>> bat, gizarte sortzaile bat krisiari aurre egiteko hobeto prestatuago egongo
>> dela defendatu nuen, eta beraz, kulturako aurrekontuak inbertsiotzat jo
>> beharko genituzkeela eta ez gastutzat.
>>
>> Zehazki kultura aurrekontuei begiratuta, azken urteotan urritzen-urritzen
>> joan direla, ez direlako inbertsiotzat hartzen, gastutzat jotzen direlako.
>> Aurrekontuen murrizketa hori kultura sarea ahitzen ari da, desegiten,
>> dauden sos apurrak proiektu erraldoiek (Tabakalera, Donostia 2016) jaten
>> dituztelako, eta guzti hori kezka handiz ikusten dugula esanez bukatu nuen.
>>
>> Garitanok erantzun zidan esanez diruak urriak zirela, erdia gastu soziala
>> zela, azpiegituretan inbertitzen zutela ahal zen guztia, eta hori ez zela
>> bateragarria kulturan gehiago "gastatzearekin". Jarrera oso zurruna
>> antzeman nion, ez zuen nire mezua hartu, ez nuen insistitu eta hor bukatu
>> zen saioa. Ondoren Aitziber Iartza hurbildu zitzaidan eta esan zidan
>> kultura inbertsiotzat hartzea lantzen ari ziren kontua zela, eta zehazki,
>> Donostia 2016ri buruzko aurrekontuak "inbertsio" moduan konsideratuak izan
>> zitezela lortu zutela eta ez "gastu" bezala. Esan nion proiektu erraldoi
>> horietan xahutzen ari zirela kulturako diru apurrak, trukean kulturgileen
>> sarea deseginez, eta esan zidan Donostia 2016 oso proiektu irekia eta bizia
>> zela, Gipuzkoa osoa  hartzen zuena eta bertara hurbiltzera gonbidatu
>> ninduen. Egingo nuela erantzun nion eta eskerrak emanez agurtu nuen.
>>
>> Zapore gazi-gozoa geratu zitzaidan. Batetik, pozgarria iruditzen zait
>> diputatu nagusia herrietara etortzea aurrekontuak azaltzera, eta jendearen
>> ekarpenak entzutera. Atzo Eibarren izan zen, baina hilabete honetan
>> Gipuzkoako hainbat herri (Bergara, Beasain, Hernani, Tolosa,...) bisitatuko
>> ditu, eta jendeari, zuzenean galdetzeko, proposatzeko eta eztabaidatzeko
>> aukera ematea oso jarrera ona iruditzen zait bere aldetik. Baina bestetik,
>> herritarren erantzuna nahiko flojoa eta lerratua izan zen, eta hor begiratu
>> beharko da zergatik gertatzen den hori horrela. Eta azkenik, hasierako
>> asmoa herritarron ahotsak entzutea zela esan arren, praktikan denbora
>> gehiena beraiek hartu zuten, eta herritarren txanda izan zenean ez dut uste
>> Garitanok entzuteko jarrera egokia izan zuenik. Iruditzen zait bere
>> kudeaketa defenditzera jotzen zuela azkarregi eta irmoegi, eta horrek,
>> herritarren ahotsak behar bezala entzun eta jasotzea galarazi ziola.
>>
>> oier.
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to