"Herrira" presuen aldeko afarirako Trunboik jarrittako koplak

_*POLITIKOAK EZ DIRELAKO*__**_
I
Berrogeitamar urte honetan
milaka,preso sartuak,
libertatea zuten helburu
morroi ziranak sortuak.
II
Irainduak eta egurtuak
torturatuak gehienak,
beldurgarriak haien garrasi,
intziri, sotin, aienak.
III
Ziega barruan hainbeste ordu
han ez dago eguzkirik,
gure beroa beharko dute
iraun dezaten bizirik.
IV
Miloika ordu ta kilometro
etxekoak ikusteko,
lapur, gaizkile direnik soilik
ez dute bada, usteko?
V
Hara bidean traba ugari
euri, beroak, izotzak,
kontrol zorrotzak, istripu latzak
ta gainera heriotzak.
VI
Preso dituzte aita, aitona
senar, emazte, semeak,
azkenaldian, konforme ez ta,
ama gazteak, umeak.
VII
Preso gaixoak ezin dituzte
horren zut, duin ikusi,
ahal den guzia egingo dute
dakien morala hausi.
VIII
Azkena jotzen, hilurren ia
kondenatuak hiltzera
harro diote: "bizirik behintzat
ez dira joango etxera".
IX
Gure aldetik bultza dezagun
lehenbailehen aska ditzaten,
ordua da ta betiko dadin
joko anker hori eten.
X
Katabutean gorpua giltzan
argibiderikan gabe,
aitama zaharrok ez omen dira
eskubide hoien jabe.
XI
Gorrotoz, anker jokatzen dute
bai Españak zein Frantziak,
ea agudo libretzen garen
ta horiei gorantziak !!!
XII
Badira, baina, ez da esango
politikorik dagonik
geureak dira, maite ditugu
ta behar ditugu onik.
XIII
Zer dela ta tratatzen dituzte
gerrako etsai moduan,
politikoak ez badira zer
dira presook orduan?
XIV
Politikorik ez omen dago
demokrazia denetik
sakabanatu egin dituzte
izan ez direnagatik.
XV
Etxeko batzuk (siglak zeuk jarri)
kontrarioak, zirala
presoek eurek zuten eskatzen
urruntzeko berehala !!!
XVI
Isil isilik omen dituzte
preso denak ordezkatu
orain ere saldu nahi digute
erbiaren ordez katu.
XVII
Biktimismoa aipatu zuten
gaixoa hiltzen zegola
Madrilek ez du txakurrik behar
bertakoa hor dagola.

/DOIÑUA: ////
Errebaleko koplak////
//2013-05-18/


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to