Hemen barriro be Trunboik jarrittako bertsoak Inpunitateari eta torturaren gaiñian

2014-12-06 DOIÑUA: Hamalau heriotzena

INPUNITATEA

I
Gauean ate hotsa
korroak, pistolak
ohetik aterata
munarazi oholak
gertu dituzte aurrez
jolasen kaiolak
ez ditu geldituko
negarrak, odolak
ikasle onak ditu
TORTURA ESKOLAK**

**

II
Begiak loerreaz
burua lausua
erraietan zimurrak
hanketan pisua
kuartelera bidean
lehen abisua:
"hau ez duk adiskide
izango gozua"
ez da harritzekoa
ikara, izua.*

*III
Aitzakiak tarteko
lehenbizi biluzik
ez pentsa, gero, denik
miaketa hutsik
pertsonak deuseztatuz
jartzen diren pozik,
mehatsuak kolpeak
eurena izan ezik,
ez dute egirik nahi
aitorpena baizik**

**

IV
Jende artean baina,
halere bakarrik,
egunez egurpean
gauean itzarrik;
ez zenuen espero
hain tratu zakarrik
poliziek, bestalde
ez dute beldurrik
jakitun ez dagola
eurentzat zigorrik.***

*V
Kinka larri horretan
ez da zereginik
ez zaizu hor faltako
atsekabe, minik;
ez da emakumerik
ez eta gizonik
oinazeari luze
eutsiko dionik,
gaizki irtengo zara
sartu arren onik.**

**

VI
Ez da errez ulertzen
hoien portaera
sarri hartzen dute ta
eroen tankera,
galdera erantzunak
jarraien, batera
eta norberak ezin
salatu norbera
zail den arren txarrera
doa egoera.***

*VII
Donostira edo
agian Bilbora
hor ongi beheratuta
Madrilla gerora,
autoaren barnean
giroa bero da
Arregi zena duzu
ekarri gogora
ez da amaitu eta
torturen denbora*

*VIII
Azkenerako dira
lasaitu joleak
zu, ordea, beldurrez
tenterik ileak
nahiz ez dakizun zeintzuk
diren egileak,
salatu nahi dituzu
torturatzaileak
ez zaitu, baina, aintzat
hartu epaileak.**

**

IX
Demokraziak ez du
aldatu ohitura
jarraitu egin baitu
betiko kultura,
plastiko, eletrodo
bainerako ura;
nahiz ukatzen diguten
horien ardura
goikoen aginduz da
ematen tortura.*

*X
Lasa eta Zabala
Zabaltza, Arregi
isilik gordetzeko
heriotz larregi,
ongi dakiten arren
ez dela zilegi
hautua egin dute:
torturatzen segi
eta morroi zintzoei
dominak esegi.**

*
***

XI
Ez dute eramango
España Hagara
gogoa badut, baina,
hori ametsa da,
estatu hori libre!!
sortzen du ikara
zapalduoi iseka
ta barre algara,
munduaren aurrean
ezdeusak al gara?*

*XII
Hamabigarrenean
nahi ditut aipatu
Pedro Navarrakoa
gaurko torturatu
eta injustizia
ozenki salatu,
aurre eginez horri
gaitezen elkartu
tratu txarrak daitezen
betiko bukatu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to