2014-05-23 13:28 GMT+02:00 Oier Gorosabel Larrañaga <txikill...@eibar.org>:

>
>
> Pintturei buruz, zerrendakide bati pribauan esandakuan gaiñian:
>
>
Bai, neuk idatzi nion Ogrosabeli ea zer zekien.

Eze, Diputazioaren ohar ofizialean agertu zen "irudi galeria" zoragarria
zen...


http://www.bizkaia.net/home2/Bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?Not_Codigo=13352&Idioma=EU&bnetmobile=0

Artikulu bat idaztekotan Sustaturako. Ea hurrengo ordu edo egunetan.

Lekeitikoa aurkitu eta ikertu dutenen artean, izen batzuk errepikatzen dira
duela gutxiko beste aurkikuntza batekin, Altxerrikoa, akaso flipanteagoa:
Europako margo zaharrenak direla dirudi (!!!)
http://sustatu.com/1379589020

Uste dut, jende honek daukan begi eta teknikarekin, gauza gehiago aurkituko
dituztela kobazuloetan, eta oso pozgarria da hori. Kalitate aldetik begiak
nekez ikusten dituen irudiak dira, ez errepliketan berregiteko
espektakularrak, baina ezagutzaren aldetik inportanteak.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to