Zerrenda hau herriko kontuetaz jarduteko foro biziena izan zen. Gaur, eztabaida Facebooken dago. Ia 1.500 pertsona Eibar Opina izeneko talde batean. https://www.facebook.com/groups/266433810131822/?fref=ts
Eta ia-ia guztia gaztelania hutsez. Facebooken debatea egongo da bai ala bai, euskaraz izan edo ez, gu egon edo ez egon. Kritikaren bat edo beste entzun eta irakurri dut, eta nik ere konpartitzen dut kezka hori. Seguru asko garela. Zer izan daiteke eraginkorragoa, talde horretan jotake euskaraz hastea (ea giroan eragiten dugun), ala talde paralelo bat sortzea... demagun.... "Eibartarrak"? Bideragarri ikusten duzue bi aukera horietako batekin zerbait lortzea? Saiatuko gara? Ala ez du merezi? josu _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.